Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Euskarazko Film Laburren Zirkuituak tarte berezia eskainiko die egile berriei

V. edizioa bihar hasi eta maiatzan bukatuko da

Hamar lan egongo dira ikusgai 38 emanalditan eta antolakuntzak formatu berrien apustua egin du

Nahikari Mora, Usoa Ortega, Gentzane Agirre, Manuel Moreno eta Koldo Almandoz, atzo aurkezpenean.argazkia: n.g.

c. tapia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Euskarazko Film Laburren Zirkuituaren bosgarren edizioa aurkeztu zuen atzo Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Zirkuituaren eskaintza hamar laneko 38 emanaldik osatzen dute eta lan horietatik erdia baino gehiago egile berrienak dira.

Ikusleak eta egileak elkarrengana hurbiltzea da helburuetako bat. Hori dela eta, saio askotan solasaldia egingo da egileekin proiekzioaren ondoren, atzo Donostian azaldu zutenez Nahikari Mora, Usoa Ortega, Gen-tzane Agirre eta Koldo Almandoz zuzendariek, Manuel Moreno Topaguneren Kulturgintza ataleko teknikariarekin egindako agerraldian.

Antolatzaileek egile eta formatu berrien aldeko apustu berezia egin dute. Hala, zirkuituan beteranoak diren Koldo Almandozen eta Iñigo Kintanaren lanekin batera, bidea egiten hasi diren Gentzane Agirre, Mikel Alvarez eta Asier Mendozaren lanak ikusteko aukera egongo da. Gainera, bideo sorkuntzan esperimentatzen dabilen Logela Multimedia taldea ere gonbidatu dute.

Gainera, etorkizunean etor daitekeenaren adierazgarri, Topaguneak antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyaren hiru edizioetan saritutako lan batzuk ere ikusteko aukera izango da.

Gazteei zuzendutako lehiaketa horretan, ikus-entzunezko lan bat hamar ordutan grabatu, editatu eta aurkezteko erronka proposatzen zaie parte hartzaileei. Emaitzak "harrigarriak izaten dira, eta hobetuz doaz urtetik urtera", adierazi zuten arduradunek.

aukera Antolatzaileen hitzetan, Zirkuituaren bidez, "Topaguneak eta osatzen duten euskara elkarteek aukera ematen dute euskarazko film laburren produkzioa ezagutarazteko, eta, bide batez, herrietako kultur eskaintza aberasteko".

Federazioak bere gain hartzen du filmak bilatzeko, hautatzeko eta ba-tzeko lana, eta gero aukera ematen die nahi duten elkarte guztiei beren herriak zirkuituan sartzeko. Emanaldi kopuruak erakusten du -38 izango dira Euskal Herrian- ekimenak oso harrera ona duela.

Egileei dagokienez, paregabeko aukera dute euskarazko produkzioa ezagutarazteko, plaza berriak eskainiz eta herri askotara zabalduz, asko txikiak izanik, gutxitan izaten baitute zinemarik bertan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
v. zirkuitua
Filmak.Unrest (Gentzane Agirre), All about Eves , Azken trena (Mikel Alvarez), Columba Palumbus (Koldo Almandoz), Momorro (Asier Mendoza), Itzalak (Iñigo Kintana) eta Ardauaren negarra (Logela Multimedia).
'En Rallyko lanak'.Anteojonudoak (Kalageli Taldea), Zeruari (Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñano) eta Bestaldean (Trastaka Ekoizleak).
egunak eta lekuak
Bihar. Usurbil (Sutegi Auditorioan) eta Lasarte-Oria (Jalgi).
Apirilak 9. Altsasu (Iortia) eta Bilbo (Begoñako Udaltegian).
Apirilak 10. Hernani (Biteri), Bergara (Aroztegi aretoan) eta Zestoa (Kultur Etxean).
Apirilak 11. Luiaondo (Zentro sozialan), Eltzaburu (Elkartean), Ibarra (Gaztetxean), Idiazabal (Guraso elkartean) eta Mutriku (Zabiel).
Apirilak 13. Urnieta (Saroben).
Apirilak 16. Arrasate (Kultur aretoan).
Apirilak 17. Andoain (Basteron), Biasteri (Zineman) eta Urretxu (Labeaga aretoan).
Apirilak 18. Gordexola (Kultur Etxean) eta Atarrabia (Gune Eszenikoan).
Apirilak 24. Barakaldo (Ibarrakaldun) eta Irurtzun (Kultur Etxean).
Apirilak 25. Igorre (Kultur Etxean), Areatza (Udaletxean), Zizurkil (Atxulondon) eta Derio (Gurea Aretoan).
Maiatzak 6. Erandio (Josu Muruetan).
Maiatzak 8. Arrigorriaga (Gaztegunea), Bilbo (San Frantzisko Udaltegian), Ermua (Labianon) eta Ordizia (Herri Antzokian).
Maiatzak 9. Irun (Amaia), Mungia (Mugire Txokoan) eta Soraluze (Gaztetxean).
Maiatzak 13. Aretxabaleta (Udaletxe Zaharrean).
Maiatzak 14. Gasteiz (Montehermoson) eta Durango (Plateruenean).
Maiatzak 15. Santurtzi (Kresalan) eta Izura (Kultur Etxean).
LA FRASE
Bideo sorkuntzan dabilen Logela Multimedia taldea ere gonbidatu dute aurtengoan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |