|

Azpeitia. Agenda 21eko proiektuaren baitan, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleek ingurugiroa aztertuko dute aste guztian zehar. Ostirala bitartean, Lehen Hezkun-tza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gaztetxoek herriko ibaiak eta naturarekin lotutako gai desberdinak jorratuko dituzte.
Egitasmo honetako ekintzak atzo hasi zituzten eta Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailako ikasleak Nuarbeko Ibai Eder urtegia aztertzen izan ziren. Gaur, adibidez, 5 eta 6. mailakoek Urola ibaia aztertuko dute eta Julian Bereziartua sendagile azpeitiarrak hitzaldia eskainiko du bihar. Gorputzaren higienea. Urarekin zabaltzen diren gaixotasunak izango da Bereziartuaren hi-tzaldiaren gai nagusia eta Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailakoei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzako 1 eta 2. mailako ikasleei zuzenduta egongo da.
Bestalde, Agenda 21eko proiektuaren baitako egitasmoko ekitaldiekin amaitzeko, Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleak Igarako errota ikustera joango dira.
Iazko esperientzia 2006-2007 ikasturtean ere natura aztertzen aritu ziren Ikasberriko ikasleak eta Kutxak babesten duen Berde-Berdea programan hartu zuten parte. Honela, DBHko 2. mailakoek Urola ibaiaren zehar ugaritu den landare inbaditzailea izan zuten aztergai.
Espezie inbaditzailea ezagutu eta aztertu ondoren, hau desagerrarazteko metodoak jarri zituzten abian ibaian zehar. Egindako lana ezagutarazteko asmoz, ikasleek beren lana Interneten zintzilikatu zuten, hitzaldia eskaini zuten herrian eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailera bidali zuten egindakoa, besteak beste.
Urola ibaiaren inguruan dauden espezie inbaditzaileak aztertzeaz gain, Ikasberriko ikasleek GPS eta 3D Veren Google Earth programa ezagutzeko aukera ere izan zuten. Izan ere, landare inbaditzailearen atzetik egindako ibilbidea jakiteko bi tresna hauek erabili zituzten Azpeitiko ikastetxeko gazteek. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |