Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Txalaparta eskainiko du Azpeitiko Gazteria sailak ikastaroen nobedadeen artean

Izena Zapo Txoko gaztelekuan eman beharko da

Sukaldaritza hasiberrientzat, Linux eta gizarte trebetasunak antolatu dituzte, besteak beste

Bi mutil txalaparta jotzen.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Udaleko Gazteria sailak eta Gazte Informazio Bulegoak 2008. urteko bigarren hiruhilekoko ikastaroak antolatu ditu. Sukaldaritza hasiberrientzako, GNU/Linuxera migratzeko ikastaroa, txalaparta eta gizarte trebetasunek osa-tzen dute eskaintza berria eta 17 urtetik gorako herritar guztiei zuzenduta dago.

Aurtengo berrikuntza txalaparta ikastaroa izango da. "Orain dela bi urte antolatu zen baina ez zen talderik osatu, baina Unai Frantzesena irakasleak herri mailan taldea egin daitekeela uste du. Gainera, musikarekin lotutako zerbait egin nahi genuen eta horregatik antolatu dugu", azaldu zuen Gazteria saileko teknikari den Aloña Larrañagak.

Era berean, GNU/Linuxera migratzeko informatika ikastaroa eskainiko dute berriro, aurreko hiruhilekoan taldea sortzea lortu ez zuten arren. "Ikusiko dugu nola joaten den, zaila baita jendearen erantzuna asmatzea, baina azken saiakera izango da", aurreratu zuen teknikariak.

Hasiberrientzat sukaldaritza urtero antolatzen da eta arduradunek esaten duten bezala, "hemengo ikastaro izarra da. Beti eskaintzen da eta beti jendez gainezka egoten da. Aurrera begira, ordea, aurrerapauso bat ematea pentsatzen ari gara eta osagarri izan daitekeen zerbait antolatuko dugu", adierazi zuen Larrañagak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAGuerra con Irak
Bush
Reconoce que fue un error creer que Irak tenía armas de destrucción
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
eskaintza
Sukaldaritza hasiberrientzat. Ander Oruesagastik zuzenduko ditu saioak. Apirilaren 14ean hasi eta ekainaren 9an amaituko da. 45 euro ordaindu beharko dira eta gazte, ikasle edo langabetu txartelarekin, berriz, 40 euro.
Txalaparta. Unai Frantzesenaren ikastaroa apirilaren 17an hasi eta ekainaren 12an bukatuko da, 16 ordu guztira. 40 euro kostako da eta gazte, ikasle edo langabetu txartelarekin 35 euro.
GNU/Linuxera migratzeko ikastaroa. Apirilaren 15, 17, 22, 24 eta 29an izango dira eta GISA elkarteak eskainitako ikastaroan parte har-tzeko 35 euro ordaindu beharko dira, eta gazte, ikasle edo langabetu txartelarekin 30 euro.
Gizarte trebetasunak. Hezkide Eskolaren ikastaroa doan izango da eta apirilaren 8, 9 eta 10ean izango dira eskolak Azpeitiko Sindikatu Zaharrean.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |