|

Errenteria. Errenteriako lau eskola publikoek (Beraun Berri, Cristobal Gamon, Langaitz eta Koldo Mitxelena) atzo ireki zuten datorren ikasturterako matrikula epea. Ikastetxe horietako zuzendariak egindako agerraldi publikoan bereziki 2006an jaiotako haurrei zuzendu zitzaien. Urte bat eta bi bitarteko haurrentzat 215 plaza eskaintzen dituztela jakitera eman zuten. (Beraun Berrin 23, Gamonen 54, Langaitzen 69 eta Koldo Mitxelenan 69).
Gurasoek bi aste dituzte, apirilaren 11ra arte, matrikula inprimakia ikastetxean entregatzeko. Herriko ikastetxeak zonaldeka banatuta daudela adierazi zuten eta haurrak matrikulatzeko orduan bere auzoko eskola hautatzea eskatu zuten.
Honen inguruan, Pasai Antxoko umeei, bere barrutian eskaintza publikorik ez dagonenez, Beraun Berrin, Cristobal Gamonen eta Langaitz ikastolan matrikula egiteko deialdia luzatu dietela adierazi zuten.
Egun hauetan, lau ikastolek gutunak bidali dituzte 2006an jaiotako haurren gurasoei, informazio guztia izan dezaten. Adibidez, lau ikastetxeek D eredua bakarrik eskainiko dute, euskara bermatzeko. Gainera, denek dute jangela, garraioa eta goiz txokoa (orokorrean, 7.00ak ingurutik eskolak hasi arte, 9.00etan).
Aurtengo berri nagusiena, ikastolan bigarren urtez dauden ikasleentzat, hiru urtekoak, matrikula automatikoki berrituko zaiela da.
Informazio gehiago behar duten gurasoek Beraun Berrira (943 512500), Cristobal Gamonera (943 512298), Langaitzera (943 341645) edo Koldo Mitxelenara (943 526840) deitu dezakete. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |