|

Toñi Landa, José Antonio Pérez Gabarain, Patxi Baztarrika, Petri Romero eta Nekane Goikoetxea, atzoko agerraldian.Argazkia: A.I.
Andoain. Euskarazko kazetaritzaren kalitatea eta berrikuntza bultza-tzea xede dituen Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren aurkezpena egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Petri Romero Andoaingo Udaleko Hizkuntza Normalkuntzarako Batzordeburuak eta Nekane Goikoetxea Euskara Teknikariak.
Iazko maiatzaren 16tik aurtengo maiatzaren 15a bitartean egunkari, aldizkari, irrati edo telebistetan euskaraz plazaratu diren lanek eta aipatu komunikabideetan kazetari-tza lanak argitaratu dituztenek dute saria eskuratzeko aukera. Hauek aurkezteko epea maiatzaren 23an amaituko da eta Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan egin behar da. Sarituen berri ekainaren 28an emango dute Andoaingo Bastero kultur gunean egingo den ekitaldian.
20. edizio honetan hiru sari emango dituzte. Sari Nagusiaren irabazleak 9.000 euro eta Xabier Laka eskultorearen garaikurra eramango ditu. Kazetari Berria deiturikoan -27 urtez azpikoentzat-, saritutakoak 3.000 euro eta garaikurra jasoko ditu. Azkenik, Epaimahaiaren Sari Berezian gailentzen denak 4.000 euro poltsikoratuko ditu. Azken honi dagokionez, Sari Nagusirako hautagaien artetik epaimahaiak bereziki nabarmendu nahi duen irizpide jakin bati jarraituz emango da, azken erabakian aditzera emango duen irizpidea.
Kalitatea euskaraz Prentsa agerraldian, "Rikardo Arregi zenaren lana eta ibilbidea eredu hartuta, euskarazko eta kalitatezko kazetaritza bultzatu eta indartzeko helburuarekin 1987an sortutako saria hasieratik babestu eta lagundu du Eusko Jaurlaritzak eta euskarazko kazetaritzaren Sari Nazionala izatera iritsi dela esango nuke", nabarmendu eta euskarazko komunikabideak izatearen garrantzia azpimarratu zuen Baztarrikak. Zentzu horretan, duela hiru hamarkada euskaraz idazteko gai zirenak 20 besterik ez baziren, egun euskarazko kazetaritza 500 profesionalek egiten dutela gaineratu zuen.
Romerok gaineratu zuenez, "20 urte pasa diren arren, sariaren beharra ikusten dugu oraindik. Izan ere, hizkuntza komunitatea kohesiona-tzeko ezinbesteko eragileak dira komunikabideak. Horregatik, hedabideen kalitatea sustatzen jarraituko dugu Andoaingo Udaletik Jaurlari-tzaren laguntzarekin".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |