|

Javier Altuna, Juan Maria Altuna eta Marian Luna, atzoko prentsaurrekoan.argazkia: x.s.
hondarribia. Lehen Hezkutnzako 990 umek parte hartuko dute aurten Hondarribiko Udaltzaingoak zortzigarren urtez egingo duen Bide Heziketa kanpainan.
Klase teorikoek eta zezen plazako bide heziketa pistan egiten diren ariketa praktikoek osatzen dute ekimena. Azken lau urteetatik hona egin izan den bezala, 6 eta 12 urte arteko umeek, hau da, Hondarribiko ikastetxe guztietan dauden Lehen Hezkuntzako sei mailatako ikasle guztiek parte hartuko dute Bide Heziketa kanpainan.
Juan Maria Altunak, Udaltzaingo eta Zerbitzu arloko zinegotziak, heziketa honen helburuak eta hauen garrantzia azpimarratu zituen atzoko aurkezpen prentsaurrekoan: "Udalarentzat lehentasuna duen ahalegina da bide heziketa, umeen artean errespetua, zuhurtzia eta gizalegetasun kon-tzientzia bultzatzea".
berrikuntzak Aurtengo kanpainak 26.500 euroko aurrekontua dauka eta funtsean aurrekoen an-tzekoa izango bada ere, berritasunen bat edo beste ere izango du.
Honela azaldu zuen Marian Luna Bide Heziketa teknikariak: "Alde batetik, ariketa praktikoetan, ume bakoitzari 12 puntuko karneta banatuko zaio eta jarrera desegokien arabera puntuak kenduko dizkiegu. Bestalde, ikastetxeen sarreran, gurasoei zuzendutako informazio jarriko dira".
Javier Altuna Udaltzaingo buruaren ustez, "arauak badakizkigu, baina jarrerak aldatu behar dira".
gurasoen eredua Juan Maria Altunaren ustez, "Bide Heziketa prebentzio tresna garrantzitsua da trafikoaren arazoak eta batez ere istripuak ekiditeko, eta lan horretan, ezinbestekoa da gurasoek eskaintzen duten heziketa eta eredua guk egiten dugun ahalegin honen ildo beretik joatea. Gurasoak dira umeen erreferentzia nagusia eta hauen jarrerek eredu egokia ematen ez badute, jai daukagu".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |