
Buruztanka
AFARROAKO bertsolari txapeldun berriari zorionik beroenak txoko honetatik. Julen Zelaietak irabazi du aurten txapela eta poztu nau horrek, ikaragarri. Ez naiz poztu den bakarra. Merezia du txapela beratarrak, eta horrekin ez dut erran nahi bertzeek merezi ez dutenik. Julenek bertsoa maite du eta bertsoak bera, gozatzen du bertsotan. Bortzirietako Bertso Eskolan izena eman zuenetik (joan dira urte batzuk), bertsoa iaitxun etengabe buruan izan duen eskualdeko bertsolari bakarrenetakoa izan da, bertsoak bizi du Julen. Eskolakoaz gain, lan pertsonal handia egin du, barruko lana, bakarkako lana, esker txarrekoa maiz baina jaso du emaitza. Motibazioak, hobetzeko gogoak eta bere buruarengan sinesteak egin dute txapeldun. Horrek eta bertsoa goitik beheiti osa-tzeko grinak, errimategia aberasteko ahaleginak, ofizioka elkarrizketa bat mantentzeko erakusten duen intentzioak, diskurtsoa txukun moldatzearen aldeko bere apustuak, ideia berriak botatzeko agertzen duen borondateak eta bere ateraldiek, inork espero ez dituen ziri orijinal eta xelebre horiek, bere-bereak. Julen bertsotan aditzea izugarri esker-tzen da, entzulea sakelean sartzen duen horietakoa da. Nafarroako finalari haize freskoa ekarri dio, sailkatu zen aurreneko urte hartan bertan, 2003an, nabaritu zen Berako Ilekunbordako haize hori. Geroztik bertze lau finaletan izan da eta urtero utzi du ale gogoangarriren bat eta saio gozagarri aunitz.
n
Poztu naiz bai, Julenengatik. Eta poztu naiz beratarra delako, txapela janzten lehen beratarra hain zuzen. Lesakako mikroklima berexia ikusita, hango bertsolari, sasi bertsolari eta zaletasuna, ederra da orain guti arte Berako ordezkari bakarra izan denak paratzea txapela. Une egokian lortu du gainera, Beran gaztetxo bat edo bertze hasi den momentuan, helduen bertso eskola sortu duten garaian eta bertso giroa gero eta giroago somatzen den honetan. Pizgarri izanen da, agian ere. Dios te salve, Julen.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |