Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Al día

Gipuzkoako zaindari finak

Gipuzkoaren historia basoenari hertsiki lotuta egon da beti, lurraldearen azaleraren %74,6 inguru mendiak dira eta hauek zaintzen basozainak aritzen dira. Predatzaile handienak, gizakiak, kalte handiegirik eragin ez dezan

José Manuel Oria basozaina Zeraingo basoan, atzean inausketa lana egin bitartean.argazkia: iker azurmendi

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

m ENDI eta zuhaitzekin Gipuzkoako historiak izan duen lotura eskudoan bertan islatuta geratu da. Defentsarako elementu eta bizilagunen diru iturri izan dira.

"Inbasioren bat edo etsaien tropen ibilera oztopatzeko beharra izanez gero zuahitzak bota eta etsaiek Gipuzkoan aurrera egiteko gera-tzen zen bide bakarra zeharkatu ahal izateko oztopoak kentzeko beharra izan zezaten, gureek -gipuzkoarrek-, aldiz, bitartean, toki egokian kokatuta, frantziar soldaduari tiro egiten zieten bitartean", idatzi zuen Serapio Múgicak 1911. urtean argitaratutako Euskalerriaren Alde aldizkarian.

Herritarrek, gainera, basoetan aurkitu zuten guden ondorioz sortutako krisi ekonomikoen ondorioei aurre egiteko baliabide nagusia.

Baina udalek herri onurako basoak mantentzeko arazoak izan zituzten. Debako 1394ko ordenantzek herritarren esku jarri zituen Udaleko lurrak, honek ez baitzuen zuhaitzik bertan landatzeko. Tolosa, Segura, Urretxu eta Hernanik 1615ean beren mendiak saldu egin behar izan zituzten. Andoain edo Urnietak ere berdin egin behar izan zuten eta erosleei jarri zieten baldintza herriko bizilagunak izatea zen. 1797ko uztailean Azpeitiko Ba-tzar Nagusiek lurra herritarren artean banatzeko erabakia hartu zuen Idiazabalgo Udalak eskatuta.

Gerra Zibilak kalte ugari eragin zituen beste alor askotan bezala Gipuzkoako mendietan ere bai. Adunak (garai hartan Donostiaren menpe zegoen) urbelar sail ugari saldu behar izan zituen.

segura

Diru beharrei aurre egiteko

XIX. mendean ere herri onurarako ondare zati handi bat bizilagunen artean banatu zuten udalek. Segurak, esaterako, 1855ean eskatu zuen bere lurrak saltzeko baimena. Gipuzkoan 1854an izan zen gari, arto eta gaztaña eskasiak eraginda egoera ekonomiko larrian baitzegoen. "Fruitu hauek prezio garestietan etorri ziren, biztanleak miseria egoeran utziz, eta probintzia eta udal autoritateek egoera hori arintzeko neurriak hartu behar izan zituzten", 12.500 erreal hartu eta behar handiena zutenen artean banatu zituen Mª Rosa Ayerbek Servicio Forestal de Gipuzkoa ikerketan adierazi zuenez.

Gainera, Beasaindik Altsasura bitarteko errepidetik Zegamara bide bat egin nahi zuten eta, horregatik ere, Udalak ordaindu egin behar izan zuen. Bide horrek Segura inguruko herriekin hobeto komunikatu zuen eta kalea harriztatu beharra izan zuen. Udalerrian eskean aritzea debekatu zuten eta ospitaletan hartutakoen kopurua handitu zen. Eskola publikoa udaletxera aldatu behar izan zuten, lehen ospitalean baitzegoen, beraz, eskola eraiki behar izan zuen. Hainbeste gasturi aurre egiteko gai ez zenez mendiak saltzeko baimena eskatu zuen Udalak eta diru horrekin egin zuen aurrera.

gero eta hobeto

Birlandaketa eta zainketa

XIX. mende hasieran behi haragiaren balioa izugarri hazi zenez, basoak moztu egin zituzten belarra bertan hazi eta animaliek bazka zezaten.

Gipuzkoako mendien egoera ez zen batere ona XX. mende hasierarako 1900. urtean Goiazeko alkate zenak salatu zuenez. Egoeraz jabetuta, 1901ean udalei haztegiak sor-tzeko proposamena luzatu zien Foru Aldundiak eta oraindik onura publikoko mendiak zituzten herriek errekuperazio eta zuhaitzen birlandaketari ekin zioten. Orduan hasi ziren basoak ordenatzen.

Zumarragak 60.000 haritz landare eskatu zituen, Gatzagak 500, Arrasatek 5.000, Hernanik 1.000, Pasaiak 1.000, Orexak 1.000, Donostiak 10.000, Eibarrek 2.000, eta Elgoibarrek 8.000. Eskaerari aurre egiteko Aldundiak Nafarroari laguntza eskatu zion. Horrela ekin zioten mendien egoera hobetu eta plangintzak eratzeari.

Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak herri onurarako 6.800 hektarea baino gehiago ditu. Udalek ere mantentzen dituzte oraindik, gehienak Nafarroarekin muga egiten duten herrietan. Hauek dira batzuk: Oiar-tzunek 2.780 hektarea inguru ditu, Ataunek 1.778, Oñatik 1.564, Andoainek 795, Hernanik 530. Villabonan dagoen mendi parterik handiena herri onurakoa da.

basozainak

Mendien arduradun

Basoak zaintzeko lana basozainen esku dago egun, Gipuzkoako Foru Aldundiak 46 ditu. Hauek egiten duten beharra ere izugarri aldatu da azken urteotan. Xabier Zabalak 27 urte daramatza basozain: "Hasieran gure autoekin joaten ginen mendira eta bide luzeak egiten genituen oinez. 85ean jarri zizkiguten auto ofizialak". Orain ibilgailu gainean iristen dira lanerako toki gehienetara, baina mendian aurkitzen duten jende mota ere izugarri aldatu da. "Lehen mendira paseatzera joaten zen jendea. Orain, toki gehienetara autoz joateko aukera dago, beraz, jende gehiago gerturatzen da eta aisialdirako gune bihurtu da. Masifikatuta dago", gaineratu du Zabalak.

Hobetzeko beti ikusten dituzte aukerak eta basozainek batez ere errespetua eskatzen dute animalia, landare eta abar luzearekiko. "Perretxiko kolpea dagoenean denak mendira joaten dira. Gainera, motorra hartuta asko atera egiten dira pistatik. Basura ere jaso egin behar da. Mendia aurkitzen den bezala utzi behar da", esan du Xabier Zabalak. Izan ere, munduan dagoen depredadore handiena da gizakia.

Hala ere, garai berriei onurak ere ikusi dizkiete: "Nekazal munduak behera egin duenez, basoek beren tokia berreskuratu dute". Baserritarrek, duela 50 urte inguru 700 kilo su egurrengatik 3.000 pezeta inguru ordaintzen zen, hileroko soldata beste. Orain gutxi ordaintzen da produktua eta jarduerak behera egin du.

Basozainek lanik gogorrenak neguan izaten dituzte, suteen ondorioz. Udazkenean ere hegazti ugari aurkitu ohi dituzte mendian zaurituta. Baina gutxien gustatzen zaiena gehiegitan tokatzen zaien "polizia lana" egitea da.

"Mendian ibiltzen garenak beti bertsuak izaten gara. Gure lana arautegia betearaztea ere badenez, lanik okerrena isunak jartzea tokatzen zaigunean etortzen da, ez da batere tragu atsegina, baina gure lanaren parte da", azaldu du Juan Manuel Oria Zerain inguruko basozainak. Lanari dagokionez, "gustatu egin behar", zehaztu du: "Ingurugiroan egotea eta hortaz disfrutatzea bikaina da. Eta estresarena oso erlatiboa da, beste lanetan bezala gertatzen da hauetan ere".

Oriak ere ederki gogoratzen du duela 26 urte basozain hasi zenean lanbidea desberdina zela: "Kanpoko jendea etortzen zen lanera, ejerzitotik etorritakoak ere izaten dira. Orain, aldiz, lan mirestua da".

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
XX. mende hasieran ekin zion Gipuzkoak mendien egoera berreskuratu eta hobetzeari
Basozainen beharra izugarri aldatu da azken urteotan, lehen ez zegoen ondo ikusia, orain "lan mirestua da"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |