|

Txurrumuskiko kideak, agintariekin eta ikastetxeetako arduradunekin, gaztelekuaren aurrean.
orio. Orioko Ametsa gaztelekuak bihar zabalduko ditu ateak 10 eta 16 urte bitarteko gazte guztientzat. Interesatuek astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17.00etatik 20.00etara; larunbatetan, 16.30etik 21.00etara eta igandetan, 16.30etik 21.00etara izango dute aukera gazteleku berrira gerturatzeko.
Gaztelekuaren inaugurazio ofiziala asteartean egin zuten. Bertan izan ziren Orioko Txurrumuski aisialdi taldeko kideak, gazteen zentroa kudeatuko duten begiraleak. Bizilagun ugari gerturatu zen inauguraziora eta herriko Harribil dan-tza taldeko kideek aurresku a dan-tzatu zuten ekitaldiarekin hasteko. Ondoren, Unai Manterola herriko apaizak adierazi zuen "nahiz eta Txurrumuski Elizaren parte ez izan", beti lagundu dutela elkar eta aurrerantzean ere Elizaren babesa izango dutela.
Egoitz Eizagirrek bertsoak abestu zituen astearteko ekitaldian, "ametsa egi bihurtu" zela azalduz eta Jon Redondo alkateak, Txurrumuskiko gazteek egindako lana eskertu zuen. "Seguru nago gaztelekua ongi kudeatuko dutela eta gure laguntza izango duzue momentu oro", nabarmendu zuen Redondok. Beñat Solaberrieta Txurrumuskiko begiraleak eskerrak eman zizkien Ametsa proiektu izatetik errealitate bihurtu arteko bidean aisialdi taldekoei lagundu dieten guztiei. "Gaztelekua guztientzat eskuragarri egongo da eta elkartegintza bultzatzea dugu helburu", adierazi zuen Solaberrietak. Herriko hezkuntza eta kultura eragileetako ordezkariak ere bertan izan ziren eta lokala ikusi eta gero, luntxa eskaini zuten Txurrumuskiko kideek.
elkargune bihurtu Astearteko inaugurazio ofiziala eta gero, asteazkenean, Ametsan begirale lanetan arituko diren gazteek bilera bat egin zuten bertaratu ziren 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxo guztiekin, haien gustuak, beharrak eta iritziak entzuteko. Ametsa gaztelekuak ofizialki bihar irekiko ditu ateak eta egun horretatik aurrera astelehenetik igandera, ostegunetan izan ezik, arratsaldero zabalduko dute lokala.
Orain arte Oriok ez du horrelako zentrorik izan eta herriko beharrak aztertu eta gero hartu zen gaztelekua egiteko erabakia. Orioko Udalak lehiaketa publikora atera zuen Ametsa gaztelekuaren kudeaketa eta aurkeztu ziren bi proiektuen artean Txurrumuski herriko aisialdi taldearena aukeratu zuten. Ekiñe Saizar, Aritz Gonzalez, Itziar Barrenetxea, Beñat Solaberrieta eta Ander Errasti begiraleek hilero balore bat landuko dute gazteekin, ekintza ezberdinak proposatuz. Herriko gazteen elkargune bihur-tzea dute helburu eta eragileekiko harremanak sortzea.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |