|

Azpeitia. Iraurgi Lantzen Urola Erdia bailararen garapenerako agentziak mendi ibilaldi gidatu berria antolatu du. Ibilaldiak Gipuzkoan programaren baitan sartutako irteera gaur goizean izango da 9.00etatik aurrera eta ibilbidea Loiolan kokaturik dagoen turismo bulegotik abiatuko da eta Zestoara iritsiko da, Izarraitz mendikatea zeharkatuko dutelarik bertan parte hartzen duten mendizale guztiek.
Ibilbideko gida lanak eta egingo den inguruaren ezaugarri nagusien azalpenen ardura, Mendigida enpresako arduraduna den Pello Aranbarri mendizale azpeitiarraren esku izango dira eta parte-hartzaileek zortzi euro ordaindu beharko dituzte ibilbidea egiteagatik. Prezioaren baitan, Zestoatik Azpeitira itzultzeko hartu beharko den autobusa sartzen dela adierazi zuten Iraurgi Lantzenetik.
Informazio gehiago nahi duten pertsonek Loiolako Santutegi aldameneko aparkalekuan dagoen turismo bulegora deitu beharko dute 943 151878 telefonora edota Pello Aranbarren 658 708029ra. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |