|

Azpeitia. Udaleko Parekidetasun sailak Sexismoa komunikabideetan , kazetariei zuzendutako ikastaroa antolatu du. Saioak apirilaren 3an hasiko dira eta Edurne Epeldek eta Amaia Alvarezek zuzenduta egongo dira. Klaseak ostegunetan izango dira 10.00etatik 12.00etara bitartean eta maiatzaren 15era arte luzatuko da ikastaroa.
Azpeitiko Sindikatu Zaharra eraikinean izango dira saio denak, euskaraz egingo da eta guztiz doan izango da.
Arduradunek adierazi zutenez, oinarrizko edukiak landuko dira ikastaroan: sexu genero sistema, diskriminazioaren jatorria eta genero sozializazioa, besteak beste. Gero, hedabideetan emakumeak hartzen duen trataera landu eta genero perspektibak aztertuko dira.
Ikastaroan zehar landuko diren edukiekin jarraituz, emakumea kazetaritza informazioaren objektu eta subjektu gisa aztertuko da eta euskara ez sexista erabiltzeko gomendioak eskainiko dituzte.
Sexismoa komunikabideetan ikastaroko antolatzaileen arabera, metodologia "dinamiko eta parte-hartzailea" erabiliko da saioetan eta ikastaroaren edukiak ikaslearen hedabideetara moldatuko dira adibide praktikoak aztertu ahal izateko.
Hasiera batetan, kazetariei zuzenduta dagoen ikastaroa izan arren, interesatu guztiei zabalduta egongo dela nabarmendu zuten arduradunek. Honela, izena eman nahi dutenek asteartea bitartean eman ahalko dute Udaleko Parekidetasun sail berriko 943 157192 telefono zenbakian.
AntzerkiaOgiyik karri etzun semia lana aurkeztuko da ostiralean Betharram aretoan. Antzerkia 20.00etan hasiko da eta sarrerak bi euroren truke egongo dira salgai. Bestalde, asteburuan eskulanen erakusketa izango da Betharramen. Marian Alberdi, Rosario Ibaeta, Maite Ostra, Arantxa Sistiaga eta Esther eta Belen ematen ari diren ikastaroetako partehartzaileen lanak izango dira ikusgai eta 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara egongo da zabalik. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |