|

Sukaldarien taldea, orain dela bi urteko danborradan.argazkia: Azkoitiko Udala
Azkoitia. Aste Santuan egin beharreko danborradak data berria du dagoeneko. Umore Ona elkarte gastronomikoko eta Azkoitiko Udaleko arduradunek apirilak 5a aukeratu dute martxoaren 23an eguraldi txarragatik atzeratu beharra egon zen ekitaldia egiteko.
"Herriko musika bandaren beharra dugu danborrada egiteko eta aste honetan kanpoko herri batetan eskaini behar zuen kontzertua. Horregatik, hurrengo larunbatera igaro dugu ekitaldia, egun horretan bandak danborradan parte hartzea ahal izango duelako", adierazi zuen Umore Ona elkarteko kide Joseba Juaristik.
Azkoitiko Aste Santuko ekitaldi garrantzitsuenetakoa martxoaren 23an egin behar zen baina euriak ez zuen danborrada ospatzen utzi eta hurrengo eguneko eguraldi txarragatik, apirilera igaro dute. Ez da lehenbiziko aldia Umore Onak danborrada larunbat arratsalde batetan egingo duena, izan ere, orain dela 20 urte inguru ere atzeratu beharra izan zuten.
Hurrengo larunbateko haurren desfileak, ordea, ez duela aldaketa gehiago jasango ziurtatu zuen Juaristik: "Bakarrik, entseguekin jarraituko dugu. Honela, hurrengo ostegunean saio berri bat izango dute danborradan parte hartu behar duten haur eta gazteek. Entsegua 20.00etatik aurrera hasiko da Gurea Udal pilotalekuan", gaineratu zuen.
Apirilaren 5ean, danborrada 18.30ean abiatuko da Santa Klara gunetik. Handik Illarraneko etorbidera joango da desfilea eta jarraian Beti Poz elkarterantz, musika eskola inguruan. Ondoren, Azkoitiko udaletxe aurrean bilduko dira talde guztiak, lau pieza interpretatuko dituzte eta Umore Ona elkarte gastronomikoan amaituko da danborrada. Han, ogitartekoa eskainiko zaie parte hartu duten ume guztiei.
Danbor-joleak eta karroza Guztira, herriko 197 pertsonek hartuko dute parte apirilaren 5eko arratsaldeko ekitaldian eta zortzi taldetan banatuta egongo dira haur eta emakume partaideak. Bestalde, danbor eta barriken desfileari karroza batek emango dio amaiera. Urteroko ohiturari jarraituz, Pasaiatik ekarriko dute karroza eginda, eta Umore Ona elkarteko arduradunek aurreratu zutenez, aurtengoak ez du gai zehatzik izango eta kalabaza baten itxura izango du.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |