Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Herri erdiaren hirigintza arauak

Oiartzungo plangintza urbanistikoa bost auzoetan onartuta dago datozen urteetarako. Zein dira aurreikusten diren proiektuak? Gainontzeko eremuena, ordea 2009rako landuko dute

Oiartzungo erdigunea, Doneztebe elizarekin atzealdean.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

A ZKEN urteetan Oiartzungo Udalak erronka nagusi bat izan du: Arau Subsidiarioen eraberritze prozedura. Dokumentu honek herria epe ertainera izango duen bilakera urbanistikoa marrazten du.

Printzipioz, plangintza berriaren behin betiko onarpena lehengo legegintzaldian (EA eta EAJ gobernu buru) onartu zen, 2007ko apirilean. Hala ere, zenbait partikularrek errekurtsoak jarri zituzten.

Iazko udal hauteskundeen ondorioz, aginte berriak (EAE-ANV) helegite horietan oinarrituta, uztailean Arauei behin betiko onarpena eman aurreko egoerara bueltatu eta beharrezkoak ziren zuzenketak egitea erabaki zuen. Aldaketa horiek herriko eragileek osatzen duten hirigintzako aholku kontseiluaren laguntzarekin eraman nahi ditu aurrera Udalak.

Gobernuak adierazi zuenez, plangintza guztia zerotik hasi nahi zuen arren, zenbait proiektu oso aurreratuta zeudenez, partzialki onartu ziren behar izan zituen otsailean Hirigintzako Ordezko Arauak. Hau da, Altzibar, Ergoien, Gurutze, Iturriotz eta Karrikako proposamenak onartu zituen Udalbatzak. Arragua, Ugaldetxo eta Elizaldeko zenbait eremu, Zerradi eta Lanbarrenerako egiten ziren proposamenak, ostera, suspentsoan geratu ziren. Hauek errebisio partzial baten bidez berraztertu eta eraberrituak izango dira 2009ko udarako. Baina, zein dira auzo bakoitzean onartu diren ideiak?

Altzibar

309 etxebizitza

Plangintza agiriak Altzibarrentzako 309 etxebizitza, horietatik 145 babestuak, aurreikusten ditu. Honekin batera, auzoko erdigunea berreskuratu eta urbanizatuko da, frontoia, parkea eta oinezkoentzako espazio berriak sortuz. Arditurriko bidegorriaren eta Oiartzun ibaiaren artean parke berria altxatuko da. Bideei dagokienez, Artikutzako errepidea Ergoiengoarekin lotzen duten bi saihesbide egingo dira. Gainera Karrikarako bidegorria burutuko da.

Azkenik, Karrikako ubidea berreskuratzea eta auzoa uholdeetatik babestuko duen pasealeku berria planteatu ditu Udalak.

Hala ere, lehengo legegintzaldian espreski auzotik Cadarso eta Construcciones Ibargoien ateratzea bultzatzen bazen, orain udal gobernuak emandako informazioan ez da aipamen hau jasotzen.

Karrika

Auzoko ekipamenduak

Gune honetan egoitzarako bi promozio txiki eta ibaiaren ondoan parke publiko bat auzorako ekipamenduekin diseinatu dira. Amaitzeko, bidegorriaren zeharbide berria proposatu da.

Ergoien

Oinezkoentzako espaloiak

Ergoienen emango diren hobekun-tza nagusienak oinezkoentzako espazioarekin zerikusia dute. Hala, Lesakarako errepidean zehar espaloia eraikiko da eta Olaizolatik Pagoalderaino bidegorria eta pasealekua egitea aurreikusi dute ibaiaren ondoan.

Gainera, auzoaren erdian plaza, frontoi eta auzo elkartearen lokala ipiniko dituzte. Hemen ere hainbat etxebizitza eraikiko dira eta alboetan jendeak aparkatzeko espazioak sortuko dituzte.

Gurutze

Aparkaleku gehiago

Hemen, Gurutzeberri hoteleko aparkalekua publiko bihurtzea eta Toki-Alain aparkaleku berria era-tzea proposatu da. Gainera, Guru-tzeberri eta elkartearen artean etxebizitzen eraikin berria altxatuko da, hiri-egitura hobeto integratzeko. Loturei dagokienez, Altzirako sarrera berria egingo da, Iriso aldera espaloiak eraikiz eta Elizalde eta Arragua auzoekin lotuko dituen bidegorriak eraikiko dira.

Iturriotz

Kanpoaldetik errepidea

Iturriotzek GI-3631 errepidearekin lotzeko errotonda bat eta auzoaren kanpoaldetik ibilgailuentzat kale berria izango ditu.

Honekin batera, ibaiaren eta Arditurriko bidegorriaren artean kirol parke bat eraikiko da eta Iturriozko Dorrea birgaituko da erabilera kulturaletarako erabili ahal izateko.

Datozen urteetan, eremuak 147 etxebizitza berri izango ditu, horietatik 52 babes ofizialekoak izango dira. Pisu hauetako lanak hasita daude eta etxebizitzen zozketa iaz egin zen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Altzibarren 145 etxe babestu, Karrikaraino bidegorria eta auzoetako erdigunea indartzea onartu da
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |