Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

iker egaña eta garikoitz asensio, eskiatzaileak

"Zazpi egunetan 400 km. egiteak fisikoki baino psikologikoki nekatu gaitu gehiago"

Iker Egaña eta Garikoitz Asensio Finlandiatik etorri berriak dira iraupen eskiko Rajalta Rajalle Hiihto (Finlandia) proban parte hartu ostean. Zazpi egunetan 400 kilometro egin dituzte eskiekin Finlandia mutur batetik bestera zeharkatuz, hots, errusiar mugatik suediar mugara

Partehartzaileek Finlandia mutur batetik bestera zeharkatu behar izan zuten. Irudian, eskiatzaileak etapetako batean.Argazkia: Garikoitz Asensio

Arkaitz illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Naturarekin harremanetan jartzen dituen kirolak egiten zaletuak, Iker Egaña eta Garikoitz Asensio kirol proba batean baino abentura batean izan direla esan daiteke. Distantzia luzeei, tenperatura hotzei eta zenbait ezbeharrei egin behar izan diete aurre baina gustura itzuli dira Finlandiatik bizi izan duten esperientziarekin.

Nolatan iristen dira bi andoaindar Finlandiako proba batetara?

Ezustean. Duela urtebete inguru gure emazteek proba honi buruzko informazioa irakurri zuten egunkarian. Guri ezer aipatu gabe, gustukoa izango genuela pentsatu zuten, eskiatzen ez bada mendiko bizikletan edo eskalatzen ibiltzen baikara ahal dugun guztietan eta bidaia oparitu ziguten. Guk gustura hartu genuen ideia eta Finlandian egin dugu astebete.

Nolako esperientzia izan da?

Oso ona. Proba neketsua da, zazpi egunetan 400 km. egin behar izan ditugulako baina bagenekien nora gindoazen. Gainera, fisikoki oso ongi sentitu ginen proba osoan zehar eta ez dugu lesiorik izan. Oso ongi antolatutako proba da eta gustura itzuli gara. Beste gauza bat da joan-etorrian izan ditugun arazoak.

Adibidez?

Finlandiara ailegatutakoan, erosi berriak genituen eskiak apurtuak iritsi ziren. Hortaz, Finlandian egin genuen lehen gauza eski berriak erostea izan zen. Bertan ginela estatu batuar eta suediar batekin egin genuen topo eta haiek lagundu ziguten apur bat, hemen eta han erabiltzen diren eskiak desberdinak baitira.

Eta proba bera, nola joan zen?

Eski berriekin komeriak izan genituen hasieran. Finlandiako eta hemengo elurra ez dira berdinak eta eski mota bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Guk ez genekien baina elurraren tenperaturaren arabera argizari gehiago edo gutxiago eman behar zaie eskiei eta lehen etapan ez genuen halakorik egin. Ondorioz, eskiek ez zioten elurrari eusten eta izterrondoetatik izugarri sufritu genuen lehen etapako aurreneko 20 kilometroetan. Ondorengo egunetan hobeto moldatu ginen eta fisikoki ere egunetik egunera indartsuago sentitzen ginen. Hala ere, egunero abentura bat zen, ez baigenekien eskiek nola erantzungo zuten.

Zazpi egunetan 400 kilometro ez al da gehiegi?

Tira, hemendik entrenatuak joan ginen baina gehiengoz ere, 54 kilometroko etapa zen egina genuen luzeeena. Finlandian, aldiz, 85 kilometro zituen etapa luzeenak, hots, 12 ordu inguru eskiatzen. Distantzia luzea da baina fisikoki baino psikologikoki gehiago nekatzen duena.

Eta tenperatura?

Ez da arazo izan. Hasierako jardunaldietan, gauez 15 gradu zero azpitik egin zizkigun eta egunez, bataz beste, 6 gradu zeroren azpitik zebilen tenperatura. Gero epeldu egin zuen giroak eta horrek mesede baino kalte gehiago egin zigun, egia esan, elurra zapuztu egin baitzen eta zailagoa zen eskiekin irrist egitea. Azken etapan 30 km. inguru murriztu zizkiguten izoztuak behar zuten ibaiak urtzen hasiak zeudelako eta egoera horretan ezin genituelako zeharkatu.

Proban zehar, paisaiarekin gozatzeko tarterik hartzen al zenuten ala etapa amaitzearekin nahikoa zenuten?

Inguru polita da baina oso monotonoa egiten da. Ibilbide gehiena laua da, apenas dago herrixkarik eta guztia elurra eta zuhaitzak ziren.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |