Diario de Noticias de Gipuzkoa

Parentesiak

Ordubete

por arantxa iturbe enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

e
ZAGUTZEN ditut bi lagun erlojua orduz aldatzen ez dutenak. Bati gaurtik aurrera, azken urte erdian ez bezala, ordu ofiziala erakutsiko dio; besteak, aldiz, ordubeteko atzerapenarekin biziko ditu datozen sei hilabeteak. Boikot partikularraren arrazoiaz galdetutakoan lehendabizikoak erantzun zidan: "zertarako?, badakit zer ordu den"; bigarrenari galdetu nionean, lan gehiago ematen diola ditxosozko erloju botoidun horretan aldaketak egiteak ze ordutan bizi den jakiteak baino.

Egun batzuk beharko dituzte biek egoera berrira ohitzen. Batek erlojuari begiratzen dion bakoitzean gogora arazi beharko diolako bere buruari orain ikusten duen ordua bat datorrela inguruko gainontzekoen orduarekin; besteak, alderantziz. Ohitu arte izango da hori ere. Azken batean, erlojua aldatu edo ez, denok beharko dugu denbora egokitzeko. Bi zentzutan, gainera. Eskumuturreko eta poltsikoetakoez gain, etxeko logela bakoitzean dauzkagun iratzargailuak, telebistakoa, labekoa, sukaldekoa, egongelakoa(k), non jarri erabaki ezin eta pasilluko itzaletan jarritakoa, umeen jostailutakoak, berogailuaren programatzailekoa, autoetakoak eta une honetan, eta datozenetan ere, ahaztuko zaigun beste bakarren bat. Beraz, ezin ukatu egokitzeko denbora beharko dugunik zentzurik pragmatikoenean. Eta gero dator beste egokitzea. Gorpu-tzarena. Gorputzari agindu lehen bostak ziren tokian gaur seiak direla eta kitto. Hori bezain erraza. Gorputza esanekoa da oso. Ohitu egingo da zazpietan jeikitzen erlojuak zortziak direla esaten badio.

Burua beste kontu bat da. Nireak ez du oraindik ulertzen ordua atzeratu edo aurreratu egin den. Ezin du ulertu zer gertatu zaion bart gaueko orduari. Ordubeteari. Ze, gureak ez dira orduak: ordubeteak dira. Ordua bete momentu onez eta ordubete zoriontsua. Ordua bete urduritasunez eta ordubete amaigabea. Ordua bete loak hartu ezinez eta ordubete eternoa. Ordua bete ezerezaz eta ordu aldaketa.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |