|

Saharautzeko idazkaria den Txus Manterola (erdian), Aiaun probintziako (Sahara) ospitaleko mediku eta erizainekin.argazkia: utzitakoa
zarautz. Saharautz elkartasun taldeak erakundeen babesa du Oporrak Bakean programa burutu eta Saharako haurrak udan Urola Kostara ekartzeko. Beste hainbat alderdi ere landu nahi ditu, ordea. Bazkideen kuotei eta liburu, disko, kamiseta eta loteria salmentan ateratako diruari esker, beste ekimen garrantzitsu batzuetan parte har-tzeko aukera izan dute Saharau-tzeko kideek. Urteroko elkartasun karabanaz gain, Zestoako elkarteak martxan jarri dituen negutegietarako 50.000 litroko ur-andela finan-tzatu dute.
Saharautzeko kideek otsailaren hasieran bilera garrantzitsua izan zuten Gasteizen. Fronte Polisiarioaren Euskadiko ordezkaria, Mohamed El Mamun eta Aiauneko gobernadorearekin, Mohamed Lamin izan zuten hitzordua. Une honetan dituzten lehentasunen berri eman zieten, Saharautzeko dirua oinarrizko premietara bideratu ahal izateko. Bilera horren ondorioz, elkartasun taldeko idazkaria den Txus Manterola sahararren errefuxiatu gunean izan da bi proiektu abian jartzeko asmoz.
gutxieneko soldatak Aiaun probintzian ospitale bat eta bost anbulatorio dituzte. Sendagairik oinarrizkoenak ere falta izateaz gain, mediku eta erizainei ez zaie soldatarik ordaintzen. Ondorioz, beste leku batera alde egiten dutela jakinarazi du Saharautzeko lehendakaria den Xabier Euzkitzek. Larrialdi egoera hori arintzeko asmoarekin, Saharautz elkartasun taldeak 10.000 euro emango dizkie Aiauneko Osasun arduradunei dirua kudeatu dezaten.
Saharako Aiaun probintziako ospitaletara bidaliko duten diruarekin mediku eta erizainei aldi baterako gutxieneko soldata ziurtatuko zaiela adierazi du Euzkitzek. Halaber, osasun zentroetarako botikak erosiko dituzte eta gerran zauritutako gaixoentzat lastaira berriak ere bai. "Azken 20 urteetan koltxoi berberen gainean egin dute lo gaixoek", nabarmendu du Saharautz elkarteko lehendakariak.
Saharautzek irakaskuntza ere hartuko du ardatz nagusi bezala. "Egunik huts egin gabe lanean diharduten maisu eta maistrek ez dute euro bakar bat jasotzen trukean. Lanean jarraitzeko motibazioa ematez gain, familia aurrera ateratzeko ezinbesteko dute gutxieneko soldata", gaineratu du Euzkitzek. Elkarteko kideak irakaskuntzan dauden premiak zehazten ari dira, kopuruak erabaki eta hurrengo bidaia prestatzeko eta aurrerago zehaztuko dute zenbat diru bidaliko duten Saharara.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |