Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

bertso musikatuak izango dira gaur urretxun

Ekitaldi honekin bukatuko da aurtengo 'Martxoan Bertsoa' programa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

urretxu. Gaur gauean Martxoan Bertsoa programako azken ekitaldia izango da. Zumarraga eta Urretxuko bertso eskolako kideek eta bi herrietako hainbat musikarik bertso musikatuak eskainiko dituzte, 22.30etik aurrera, Urretxuko Labeaga aretoan.

Bertsolariekin batera, Jon Goenaga pianista, Asier Alkorta gitarrista, Gorka Lasa bateria-jotzailea eta Aritz Ormazabal baxu-jo-tzailea arituko dira. Musikariek Sabina, Pinpinela, Eagles eta Metallicaren abestiak joko dituzte, besteak beste. Bertsolariek artista hauen kanten letrak aldatu dituzte eta euskaraz abestuko dituzte.

Aipatu bezala, gaur gaueko saioarekin bukatuko da aurtengo Martxoan Bertsoa programa. Otsailean hasi zen eta azken aste hauetan sorkuntza tailerra, jendaurrean komunikatzeko teknikaren lanketa saioa, bertsolaritza ikastaroa, bertso afaria, bertsolari txapelketa, bertso paper lehiaketa, bertso pilota saioa eta Gu Ta Gutarrak taldearen kontzertua izan dira. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |