|

Jose Luis Frantzesena musikari azpeitiarra piano aurrean eserita.argazkia: k.f.
Azpeitia. Jose Luis Frantzesena musikariari omenaldia eskainiko dio Azpeitiko Udalak apirilaren 5ean. Ekitaldia Izarraitz pilotalekuan egingo da 19.00etatik aurrera eta bertan, herriko musika, dan-tza eta kultur talde desberdinek hartuko dute parte: musika bandak, Julian Barrenetxea eta Parrokiko abesbatzek, Juan de Antxieta musika eskolak, dantza solteko eskolak, Izarraitz txistulari taldeak, argazki elkarteak eta Itsasi taldeak.
"Gainera, Elciegoko dultzaineroak ere izango dira bertan, Fran-tzesenarekin duten harremana dela eta parte hartu nahi baitzuten. Herrian egin duen lana eta kanpoan jaso dituen sariak ikusita, merezitako omenaldia dela uste dut", adierazi zuen Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburu den Mikel Ibartzabalek.
Omenaldia hiru zatitan egongo da banatuta, batetik bizitzari buruzko arloa eskainiko dute, jarraian lana edo obra eta azkenik, bere pasioa, hau da, herriko festak. Zati bakoi-tza bost edo sei minutuko bideo batez, hitzez eta hiru edo lau abestiz osatuta egongo da. "Ez da erraza honelako bizitza ekitaldi baten laburtzea, baina gure helburua omenaldi xume bat egitea izan da, eta ez dugu ekitaldia gehiegi luzatu nahi. Ordu edo ordu eta erdiko iraupena izango du guztira, gutxi gorabehera", azaldu zuen Aitor Gorrotxategik, Jose Luis Frantzesenari zuzendutako ekitaldiko antolatzaileetako batek.
Omenaldian zehar entzun ahal izango diren abesti eta doinu gehienak Frantzesena musikariak berak sortutakoak edo moldatutakoak izango direla aurreratu zuten arduradunek: "Aurrerapen bezala, talde guztiak batera hasi eta amaituko dutela esan dezakegu. Hasieran agur bat eskainiko da eta amaieran, berriz, kanta herrikoi bat. Baina abestien izenik ez dugu emango, berarentzat sorpresa izatea nahi dugulako", agertu zuen Gorrotxategik.
Izarraitz pilotalekuan egingo den omenaldirako sarrera doan izango dela nabarmendu zuten antola-tzaileek, baina atean bi otar ezarriko dira herritarrek borondatea eman dezaten. "Bertan bildutako diru guztia Elena Albizu misiolari azpeitiarrari Hego Amerikan bultzatzen ari den proiektuari laguntzeko bideratuko da", esan zuen Ibartzabalek.
Ospakizuna Bestalde, ekitaldiaren ondoren afaria egingo dute Loiolako Kiruri jatetxean eta joan nahi duten herritarrentzat txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte 30 euroren truke. Txartelak ostirala bitartean erosi ahal izango dira Eguzkitza, Juantxo Txiki eta Ametsa tabernetan, Ongi Etorri erretegian eta udaletxeko Kultura bulegoan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |