|

Oiartzun. Sexuen arteko berdintasuna lantzeko konpromisoa hartu du Oiartzungo Udalak. Arantza Arrese da Berdintasun zinegotzia eta Clara Wolfram ekimen honetan lan egiten hasi den teknikari berria. Hilabete honetan, gaiari buruzko sentsibilizazio kanpainarekin hasiko dira. Izan ere, Udaleko Berdintasun Batzordeak bi proposamen luzatu ditu apirilerako. Bi ikastaro labur izango dira; bata kirol hezitzaileei zuzendua eta bestea kazetariei eta beste pertsonekin harremanetan dauden profesionalei. Interesa dutenek, izena astelehenean eman beharko dute 943 490142 telefonoan.
Lehenengo ikastaroa nesken eta mutilen parte-hartzea kirolean gaia jorratuko du. Kurtso honek lau ordu iraungo ditu eta oinarrizko formakuntza jasoko dute parte-hartzaileek.
Lehenengo saioa hurrengo asteazkenean izango da 16.00etatik 18.00etara Manuel Lekuona liburutegian. Bigarrenerako, berriz, bi egun daude: osteguna edo ostirala aukeratu dezakete ikasleek. Ordutegia mantenduko da, 16.00etatik 18.00etara, baita lekua ere. Ikastaroa amaitzen dutenek ziurtagiria jasoko dute.
Matilde Fontecha arduratuko da mintegiaz, Euskal Herriko Unibertsitateko Soin Hezkuntzako irakaslea da Gasteizen. Bere tesia generoa eta kirolaren inguruan egin zuen. Ikastaro honetan formakuntza erderaz izango da.
Beste mintegia,Hizkuntza eta irudia: nola saihestu sexismoa gure komunikazioan izenburua du.
Lau orduko tailerra izango da hau ere eta bi talde osatzea espero da. Bata goizean (9.15etik 11.15era) eta bestea eguerdian (11.30etik 13.30era). Ikastaroa apirilaren 3 eta 10ean burutuko da Oiartzungo liburutegiko ganbaran.
Parte hartu nahi izanez gero edota edozein zalantza, galdera, ekarpen egiteko udaletxera deitu daiteke (Berdintasun teknikaria, Clara Wolfram), asteartetik ostegunera 9.00 etatik 14.00etara. Lehen esan bezala, telefono zenbakia 943 490142 da. Mezu elektroniko bat ere bidal daiteke clarawolfram@gmail.com helbidera. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |