|

Irudian kultur zirkuituko antolatzaileak.argazkia: a.a.
itsasondo. Apirilean zehar Itsasondo, Lazkao, Beasain eta Ordizian hainbat kultur emankizun izango dira, antolatu berri duten Goierriko kultur zirkuituaren barnean. Ekintza, Lazkaon dagoen Goierriko Euskal Eskolak, Beasaingo Arrano kultur elkarteak, Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak, Itsasondoko Arbelaitz elkarteak eta Topagunea euskara elkarteen federazioak jarri dute martxan.
"Lehenengo aldia da Goierrin kultur zirkuitu bat egiten dela, baina honelako esperientziak egin izan dira beste hainbat eskualdetan, esaterako, Debagoiena, Urola edo Durangaldean. Orain Goierrin egingo da eta amaitzean egingo den balorazioaren arabera ikusiko dugu hurrengo urteetan ere bide honetatik jarraituko dugun", adierazi du Manuel Moreno, Topaguneko ordezkariak.
"Helburuak, euskaldunei euskaraz sorturiko kultur ekintzen inguruan elkartu eta disfrutatzeko momentuak eskaintzea; euskara lantzen ari direnei, euskaltegi eta mintzalagun ekimenetan, euskal giroan murgildu eta euskal kultura kontsumitzeko aukera ematea; euskaraz sorturiko kulturaren aberastasuna eta aniztasuna erakustea eta sortzaileen diren ikuskizunak erakusteko aukera ematea dira, besteak beste. Baina nagusiena euskararen erabilera sustatzea da", azaldu du Ainhoa Ibañez, Hitzaro euskara elkarteko kideak.
Zirkuitua aurrera ateratzeko elkarlanean aritu behar izan dira eskualdeko hainbat talde. "Gaur egun zaila izaten da lana batera egitea, bakoitza bere herrian eta giroan mugitzen baita, baina oraingoan lortu dugu proiektu hau martxan jartzea eta denon mesederako izango delakoan gaude. Alde batetik, herritarrei erakusteko elkarrekin lan egin dezakegula eta, gainera, elkarrekin lan egitea zabalkunderako mesedegarria izango delakoan gaude", adierazi du Joxepa Marariaga, Goierriko Euskal Eskolako kideak.
Goierriko kultur ekintza hau, Euskal Herri osoan, urtero 200 emanaldi baino gehiago eskaintzen dituen Kultur Errota izeneko zirkuituaren parte da. Honen koordina-tzaile Topagunea euskara elkarteen federazioa da. Honela, hauen laguntzari esker, aukera zabala izan dute eskualdeko elkarteek ikuskizunak aukeratzerako orduan eta, hauen esanetan, kalitatezko emanaldien aldeko apustua egin dute, nahiz eta formatu txikian izan.
Antolatu dituzten emanaldiak, kultur arlo anitzekoak izango dira: bi diaporama, kontzertu bat eta antzezlan bat. Guztiak herritarrei begira eta beren interesen arabera aukeratuak izan dira. Goierriko kultur zirkuitua Lazkaon hasiko da aste honetan Bihotz Bakartien Klubak eskainiko duen Katamalo izeneko kontzertuarekin. Hitzordua, ostegun honetan izango da 21.00etan Lazkaoko Maizpide euskaltegian.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |