Diario de Noticias de Gipuzkoa

Iritzia

Euskal herrian euskaraz, lehen eta orain!

por Lierni Iztueta eta Fontso Cantera enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

h erria da gure herria eta euskara gure hizkuntza. Horrela izan da betidanik, eta horrela da gaur egunean ere. Urte luzez gure naziotasun eskubidea eta gure hizkuntza eskubideak urratu dizkigun politika zapaltzaile baten magalpean bizi behar izan gara. Ezin izan dugu eta ezin dugu une hauetan ere, gure etorkizunaz erabakitzeko eskubiderik gauzatu eta, ondorioz, ukazioaren lege eta arauen menpe eduki nahi gaituzte. Hala ere, noiz egin diegu men herria eta hizkuntzaren binomioa suntsitzen saiatu diren politika horiei? Betidanik, herriaren eta hizkuntzaren aldeko lana eta borroka izan dugu ardatz, gure hizkun-tza eskubideen defentsa eta urraketa ororen salaketa jarri dugu behin eta berriro mahai gainean. Estatu frantses eta espainiarrak ez dute Euskal Herriaren burujabetza onartzeko inongo asmorik eta desiorik. Trufa egiten digute, ditugun eskubide guztiak behin eta berriro urratuaz eta oinarrizkoa dugun eraikuntza lana oztopatuz. Estatuen logika horri jarraiki egiten dute politika Euskal Herriaren zatiketa ahalbidetzen duten botere autonomikoek ere; zatiketa administratiboaren babespean, neurri hutsal eta ez-eraginkorrak bultza-tzen tematzen dira, euskarari hauspoa eman baino, bere ondoratzean gehiago sakonduaz. Garaia da ingurura begiratu gabe, zerbait oparituko diguten zain egon gabe, guri dagozkigun eskubideak lortzeko urratsak emateko. Euskarak inoiz baino gehiago behar gaitu eta, beste behin ere, herritarron aldarrikapen eta lanaren arabera jokatuko dute administrazio eta estatuek ere. Euskararen alde, eskubideen defentsan eta normalkuntza bidean, lan asko egin da eta gu horren testigu izan gara. Ikastolak, Helduen euskalduntze eta alfabetatzea, Kontseilua, Behatokia, Euskaldunon Egunkaria, Berria… zerrenda amaigabea osa dezakegu eta guztia herriak herriarentzat sortutakoak. Administrazioen papera ordea, oztopatzailea izan da; diru lagun-tzen ukazioa, egitasmo ezberdinei sabotajea, legez kanporatzeak… Euskal Herri euskaldunaren alde ilusioz eta izerdi lodiz eraikitakoa, txiki-txiki egin nahi dute espainiar eta frantziar konstituzioetan oinarritutako politika basatiek. Hizkuntza eskubideen defentsan aritzea ere gero eta gogorrago zigortzen da. Eskubideen bermea helburu beharko luketen politikek, herritarrak zigortu eta eraso berriak antolatzen dihardute. Euskararen normalkuntza osoa helburu ez badute ere, badaude hainbat administraziotan normalkun-tza planak, baina ez dira betetzen. Oposaketa dei gehienetan, oraindik ere, ez da euskara derrigorra izaten. Eta, guzti hau larria izanda ere, eskubide horien defentsan dihardugunoi isunak jarri eta espetxe zigorra ezartzen digute. Egoera aldatu beharra dago, hizkuntza politika aldatu beharra dago. Baina norabide egokian, euskarak behar duen aldaketaren norabidean. Euskal Herri euskalduna bada helburua, ezinbestez, lurralde osoari konponbidea bilatuko dion proposamena behar dugu. Euskal Herri osorako hizkuntza politika berria behar dugu, lege berri bat. Euskara ofiziala eta lehentasunezkoa izendatuko duena, eta hartutako erabakiak bermatu egingo dituena. Euskararen normalkuntza osoa lortzeko bideak irekiko dizkiguna eta belaunaldi guztien euskalduntzea ekarriko diguna. Arestian esan dugu, Euskal Herria da gure herria eta euskara gure hizkuntza. Euskal Herri euskalduna helburu, apirilaren 6an Atarrabian elkartuko gara, errealitate horretarantz urratsak ematen jarraitzeko. Gure eta zuon indarrez, Euskal Herri euskalduna eraikiko dugu!

* EHEko kide ohiak

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
ATZEGI
Llamamiento a las empresas para que contrate a personas discapacitadas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo |