Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cartas al Director

Jeloskor eta muturtuta euskara dela-eta

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Perfiles SELAK enpresan ELAk duen atal sindikalak, garai batean enpresan lan egindako bere bi sindikalistarekin batera, bi ohar kaleratu ditu Euskadiko Langile Komisioek argitaratzen duten Biltzar aldizkarian, bertan agertzen den artikulu bat dela-eta. Testu horretan Selak-en abian jarritako euskara planarekin CCOOk duen konpromisoaren berri ematen zen. Gorago aipatutako "euskaltzale" horiek erakutsi dituzten amorru eta zeloek kezka bizia eragin didate. Beren idazkietan hainbeste aldarrikatzen duten hizkuntza erabili ez, eta, gainera, ideologia baztertzailea agertzen dute, CCOOko sindikalistek -eta, beraz, independentziazale ez direnek- enpresako euskara plana sustatzearen bandera kendu dietenean izuak bultzatuta edo. Nonbait, hizkuntz normalizazioaren eginkizuna aber-tzaleek beste inork ezin du bere gain hartu.

Harritu eta poztu egiten nau Iker Urruzolak eta Mikel Muñozek, baita Hernaniko Perfiles SELAKeko atal sindikalak ere, Biltzar aldizkaria irakurri izanak. Sinetsi nahi dut ikasteko asmoz egin dutela, eta ez goikoek aginduta, Euskadiko CCOOren aurkako gorrotoa eta amorrua elikatzeko.

Ez gaizki hartu, baina euskara euskaldun guztion ondarea da, eta, esparru guztietan behar bezala garatuko bada, konpromiso zabal eta anitzaren beharra du. Horrexegatik zait hain ulergaitza tamainako purrustada. Zalantzarik ez dut hizkuntz normalkuntzaren inguruan ahalegin handiagoa egin daitekeela Euskadiko Langile Komisioek egindakoa baino. Abertzale izateak ez du euskaltzale egiaztagiria bermatzen, ordea, eta arian aritzeak, berriz, bai. Zuek ez duzue oraindik halakorik erakutsi, eta, edozein eratara, pozik egon behar zenukete CCOOren aldizkarian azaldutakoagatik, zeloak eta erresumina baztertuta.

CCOO izan zen, duela bost urte, sindikatuaren barruan euskara plana burutzeko Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu zion sindikatu bakarra, lau sindikatuek Kultur Sailarekin akordioa sinatu eta gero. Eta akordio horretaz ari garelarik, esan beharra dago oso gogotsu ez zaretela ibili enpresetan kanpaina bateratua bultzatzeko.

Zuen gogoaz bestera, CCOO sindikatu euskalduna da, bertakoa, zuek zeuen buruaz esaten duzuen bezala, eta ezin duzue oztopatu lan eremuko euskararen normalizazioan egin nahi dugun ahalegina, zuen moduko baztertzaileek gustuko ez badute ere.

Jesús Uzkudun

Euskadiko CCOOko euskara arduraduna

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
ATZEGI
Llamamiento a las empresas para que contrate a personas discapacitadas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo |