|

orio. Orioko Surf Taldeak antolatuta, bihar ekintza berezia egingo dute herriko hondartzan. Gunea garbitzea izango dute helburu taldeko kideek. Hitzordua 11.00etan jarri dute eta eguerdira arte luzatuko da garbiketa.
Garbiketa lanak amaitzean, Orioko Surf Taldeko kideek hamaiketakoa eskainiko diete gerturatzen direnei. Biharko ekitaldiko antolatzailea Orioko Surf Taldea bada ere, Surfrider taldeak urtero antolatzen dituen hainbat ekintza ekologisten baitan egingo dute.
kontzientziatzea Orioko Surf Taldeko kide den Andoni Fernandezek azaldu duenez, garbiketa hau gehienbat "kontzientziatzeko lana izango da". "Gu surfistak izanik, egunero ikusten eta sufritzen ari gara gure kostaldearen egoera tamalgarria", nabarmendu du. "Horregatik oso garrantzitsua da jendearen partehartzea edo behin-tzat honen berri izatea", gaineratu du surfistak.
"Guztionak dira itsasbazterrak eta guztion eginkizuna da hauek zaintzea. Horregatik jendeak gure kostaldearen benetako egoera ezagutu behar du ahalik eta konpromiso handiena lortzeko", adierazi du Fernandezek.
Surfistaren iritziz, herritarrek udaran ezagutzen dituzten hondartzak "makillatuta" egoten dira eta "hori ez da benetako egoera". "Benetako egia gordina da eta kostaldera urreratu besterik ez dugu hortaz jabetzeko", azaldu du.
Surfrider erakunde ekologista famatua da mundu mailan eta Euskal Herrian ere geroz eta indar handiagoa du. Urtero hondartza garbiketa antolatzen dute beste hainbat ekintzen artean. Orioko surfistek bizilagunak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |