|

Joseba Antxustegietxarte berak egindako komiki batzuekin eskuetan.
Galtzaundi Euskara Taldeak egindako "opari bat, haur bati ematen zaion gozoki bat" bezala definitzen du hamaika urtez komikiak egiteko aukera eskaintzea. Joseba Antxustegietxarte pintzelada, kolore, biñeta eta hitzezko bokadilo atzean ezagutu dugu, baina orain aurpegia jartzeko aukera dugu. Irakasle eta marrazkilari honek hamaika urtez Galtzaund i aldizkarian kaleratu ditu bere komikiak, hutsik egin gabe, eta astelehenetik aurrera erakusketa batean ikus ahal izango dira Tolosako kultur etxean. Hainbeste urtez Tolosaldeko errealitatea komiki bidez erretratatu duen Antxustegietxartek omenaldi xumea jasoko du orain.
Pasai Donibanen jaio bazen ere, Tolosan bizi da duela hogei urte inguru. Oraindik gogoan du, 1997 urtean, Joxemi Saizar lagunak Galtzaundi herri aldizkarian hamabostean behin komikiak egiteko aukera luzatu ziola, bere marrazkilari afizioaren berri zuelarik. "Ideia suertatu zen eta niretzat erregalu bat izan da. Bere garaian ikasi nuen borondatez lan egiten eta ez genuen kontratu idatzirik sinatu orduan, ez kontratu ekonomikorik ere", azaldu zuen Joseba Antxustegietxartek.
Tolosako Hirukide ikastetxean irakasle da. Komikigintza eta, oro har, marrazkien mundua zaletasuna eta konpromisoa da berarentzat. "Txikitatik esaten badizute ondo marrazten duzula eta hori balora-tzen badute, jarraitu egiten duzu. Sekula ez dut ofizio bihurtzeko saiakera egin, baina beti jarraitu izan dut marrazten. Beti nirekin joan den laguna izan da eta nik segi egin diot. Inoiz suertatuko balitz ofizio bihurtzeko aukera, erronka bat izango litzateke niretzat", esan zuen.
gaiak eta sormena
Tolosaldeko aktualitateari lotutako gaiak
Antxustegietxartek kontatzen duenez, hasiera batean aldizkarian jorratzen ziren gaiei lotutako marrazkiak egiteko eskatzen zi-tzaizkion. "Gaur egun ez didate horrelakorik eskatzen eta niri ondo datozkidan gaiak lantzen ditut. Hala ere, Tolosaldeko egunerokotasunari lotutako gaiak izaten dira ardatz nagusi eta noizean behin gai orokorragoak ere islatzen ditut, erakargarriak edo irudikatzeko samurrak direnak. Nire esku egoten da aukeraketa eta sekula ez dut oztoporik izan", gehitzen du.
Herri handiek, Tolosa edo Ibarra kasu, aukera gehiago ematen dutela dio komikiak egiteko eta "zentralitate" horretatik ihes egitea zenbait kasutan zaila izaten omen da. "Lan honek errealitatearen gainean nau beti eta, ahal bada, txaskarrilo edo txutxu-mutxu, berezien atzetik ere ibili behar da, komikietarako aproposak badira", argudiatu zuen.
Oraindik gogoan du marrazkiak eskuz, zuri-beltzez eta arkatzez egin eta Galtzaundiko erredakzioan puntualki entregatzen zituenean. Orain, aldiz, ordenagailu programak erabili eta koloreztatuta korreo elektronikoz helarazten ditu. "Bi edo hiru ordu ematen dizkit komikia egiteak, baina horretarako burmuinean zenbait gai eduki behar dira irakiten. Gai bat edo bi aukeratu eta lantzen hasi behar duzu. Komiki egoki batekin asmatzea da zailena astebete lehenago eginda eta, horregatik, erronka handia dela iruditzen zait egunkari baterako egunero komiki bat egin behar izatea", adierazi zuen.
Umorea eta ironia osagai garran-tzitsuak dira Antxustegietxarteren komikietan eta Tolosaldeko hizkera txertatzen ere saiatzen da, gertukoa izan dadin. Pozik dago Galtzaundik erakusketa batean bildu dituelako bere lanak. "Ametsetan noizbait pentsatu izan dut, baina Galtzaundik proposamena egin zidanean pribilegio bat iruditu zi-tzaidan", azaldu zuen.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |