Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tribuna Abierta

Chantal Sébire; krudelkeria versus eutanasia

Felipe Izagirre, Maria Luisa Urbistondo, Marta Barandiaran, Koldo Etxabe eta MªJesus Forcada enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Oraingoan Frantzian gertatu da. Chantal Sébireni, 52 urteko andereari, ukatu egin diote bere bizitzari amaiera duina emateko eskubidea. Argiago, demokrata dei-tzen direnek ahoan darabilten eta gizakiok dugun doarik funtsezkoena eta ederrena, libertatea alegia, ukatu diote.

Chantal anderea eutanasiaren, hots duintasunez hiltzeko eskubidearen aldeko defendatzaile sutsua izan da berekiko eta gizartearekiko eta hori lortu nahiez dabiltzan hainbat eta hainbat pertsonekiko. Eutanasia legeztatzeko Botere Publikoetara zergatik jo zuen galde egin ziotenean honela erantzun zuen:" Urrats hau ematera bultzatu nauana nire gaixotasun sendaezina izan da. Nire gaixotasuna gizarteratu nuen sufrimenduak ez duelako soluziobiderik. Hauxe da nire azken borroka. Niretzat lortzen ez badut, guttienez, nire ondorengoei balio diezaiela."

Eutanasiak, heriotza ona esan nahi du. Kasuistika alde batera baztertuz, Chantalek heriotza duina eskatzen zuen. Berak zioen: "seme, lagun eta medikuez inguraturik joan nahi dut, bidaia ospatuz . Heriotzari bidaia, ospakizuna deitzen dio. Ez zuen onartu Justiziatik eta pertsonen gainetik Legedia defendatzen dutenek eman nahi zioten erabakia, hots koma egoera eragitea." Egoera eta erabaki horri uko egiten diot ez baitagokio nire izaerari eta nik sufri-tzen dudanari. Ez dut nahi nire seme-alabek -horietatik txikienak 12 urte ditu- egoera honetan ikus nazaten. NI naiz sufritzen dudana eta ni, neu, naiz erabakia har dezakedan bakarra. Kontzienteki eta askatasun osoz eginiko adierazpen eta testigantzok, eutanasiak, heriotza duinak duen zentzu zabalean, bere filosofian koka daitezke. Eutanasia, heriotza duina, heriotzarekiko jarrera, maitasunez inguraturikoa etab. Horiek dira heriotza duin baten ezaugarriak.

Alta, testigantza eta eskaera honi krudelkeriaz erantzun zaio. Izan ere, krudelkeriak ez sentimendurik, ez du maitasunik, ez du errukirik, ez sentsibilitaterik. Legeak lege dira inongo malgutasunik gabe. Eta, nola ez, krudelkeria gordina bere etxean hilik aurkitu ondoren egin nahi dizkioten autopsia eta gainontzeko ikerketak.Bere abokatuak doluminez zioen: "Autopsia eskatzea bihozgabekeria,basatia eta duintasunik gabekoa litzateke". Eta,halaber, krudelkeria gogor horrek ez ditu kontutan hartu Chantal berak aipatutako hitz eder hauek:" Maitasunetik eta lasaitasunetik hasi nahi dut nire azken bidaia." Eta aspaldi utzi zuen bere adiskideei zuzendutako tanatoriorako gonbidapena:"

Partekatu Vincent eta Mathilderekin(bere semeak) adiskidetasun kopa Hitz ederragorik! Baina Legeek ez dute sentimendurik eta ezin uler horrelako hitzak!

Chantal Sébiren heriotzak, batzuentzat kondenagarria, besteentzat, berriz, duintasunez jantzia, eutanasiaren edota Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen eztabaida gaurkotu du. Betikoan gaude. Zerbait gertatu behar barne kontzientzia astintzeko. Baina funtsean, egoera guzti hauek gizarteak heriotza nola bizi dueneko isla dira. Heriotzari ihes egiten zaio. Ezin uka halere, aurrerapauso batzuk eman ez direnik.Horrelako gertakari bat ematen denean komunikabideek berehala hasiko dira ea eutanasia izan den edo suizidio lagundua edota suizidio soila.Eutanasia pasiboa eta aktiboa bereizten ere saiatuko dira legediak zer dion etab. Paliatiboez, sedazioaz ere inoiz baino gehiago hitz egingo dute, beti ere eutanasiaren alternatiba gisa. Ez da onartu nahi gizakiaren askatasuna dagoela jokoan eta hortik datozela nahasketa guztiak. Askatasuna ukatu eta moralez ordezkatzen dugu. Onar dezagun eta ondoren arau daiteke gehiegikeriak sor ez daitezen. Baina onar dezagun pertsona orok duela bere bizitzarekiko libertatea. Nork aske izan behar du bere heriotza nolakoa eta noiz nahi duen erabakitzeko. Maltzurkeriaz eta borondate txarrez eutanasia, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea eta esate baterako zainketa paliatiboak, sedazioa etab eutanasiaren kontra jarri ohi dira. Manikeismo hutsa da jarrera hori. Eutanasia defendatzen duen Elkarteak ez ditu lehen aipatutako medioak ukatzen, aitzitik, onartzen ditu eta gaur egun behar baino askoz ere urriagoak direla salatu; froga gisa hor dago Elkarteak Azken Borondateen aldeko legeen defentsan egin duen lana, non pertsona orok erabakitzen duen azken momentuak nola bizi nahi dituen Azken batean pertsonaren libertatea defendatzen da. Baina baliabide horiek guztiak errespetatu eta aurrerapauso guztiak onartuz, garbi esaten du eutanasia ere defendatzen duela eta Legeztatu behar dela. Kasu bakoitza ikusi behar da. Ez da berdin, adinaren eraginez hil zorian dagoen gaixoa eta beste edozein gaixotasun duen pertsona eta bizitzari askatasun osoz amaiera eman nahi diona. Gurpil aulki batean bizi direnen artean batzuk bizitzen jarraitu nahiko dute,beste batzuk,aldiz, bere bizitzari amaiera eman nahiko diote. Zergatik ez bi pertsona ezberdinen horien askatasuna errespetatu?

Chantal frantziarra izanik Fran-tziako bazterrak astindu ditu eta entzun ere entzun dira gai honen inguruan egin beharreko hausnarketak. Espainian ere Chantal-en an-tzeko gertaerak eman dira, eztabaidak sortu ere bai baina legedi aldetik ez da aurrepausorik eman. Kode Penalak nabarmen bereizten ditu eutanasia pasiboa eta aktiboa, bata onartzen du eta bigarrena zigortu.

Etikoki ez dago inolako bereizketarik. Eutanasia pasiboa deritzotena, egun tratamendu mediku egokiaz onartzen dena besterik ez da.

PSOE aurreko legealdian prest zegoen batzorde bat sortzeko eutanasiari buruz Parlamentuan eztabaidatzeko. Oraingo honetan atzera egin du eta nabarmen gainera arrazoi asko eman dira: Elizaren jarrera, Leganes-eko afera etab. Batek daki! Azken hauteskundeetan inor gutxik aipatu du heriotza eta Duintasunez Hiltzeko Eskubidea. IUri eta hemen Ezker Batuari soilik entzun genien Eutanasiaren legeztapena Baina, gizartea gero eta laikoagoa da , eta bidea eginez joanen da. Nork ukatu bere maitasuna inguruko batek askatasun osoz bizitzari amaiera jarri nahi diola esaten dionean? Hor daude gure oroimenean hainbat pertsona:Ramon San Pedro, Madelaine, Inmaculada eta beste asko. Hor maitasunik egon ez dela dionak gezurra dio.

Dena den, Legeak lege dira eta horietatik haratago norberaren lana da heriotzaren aurreko jarrera. Gure ustez, askatasunean oinarritutako jarrerak, edozein dela ere, errespetu osoa merezi du eta Elkartea beti bide horretatik abiatu da. DHE Elkarteak arreta pertsonalizatuaren programaren bitartez 1999z gero pertsonei lagundu die duintasunez hiltzen eta bizitzaren bukaerarekin erlazionatutako milaka galderei erantzuten ere saiatu da.Itzulezintasuna, jasan ezineko sufrimendua eta erabaki librea baldintza ezinbestekoak dira DHE Elkarteak laguntza eskaerari erantzun diezaion.

Chantal Sébire anderearen herio-tzaren inguruko hausnarketa hau hitz hauekin bukatu nahi genuke:

Oroitzea joan direnei bizia emateko modua da. Beraiek amestea gure Oroimen kolektiboarekiko konpromisoa da. Chantal, Ramon, Madaleine, Inmaculada, Jorge, ama batek, anai batek, seme batek gure Odisean lagunduko digute.Guztientzat, gure oroimenik maitekorrena

* DHE-DMD Gipuzkoako Elkarteko kideak

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |