
U RTE batzuk dira kazetaritza fakultatekoak bukatu nituela. Irakasleek botatzen zituzten txapa teorikoak baliozkoak iruditu zaizkit nire lanbiderako.Teoria hori guztia baliatzeko parada izan dut komunikazioaren alorrean eman ditudan urteetan. Batzuetan, nire lana egituratzeko, baina gehienetan besteena aztertzeko. Azkeneko kasu honetan inbiriak, izpiritu kritikoak, halakorik bada, edota jakinminak bultzatu naute teorizazio ariketa horretara.
Aipatu ditudan sentimenduak oso present izan ditut aste honetan ETB-1eko albistegiak ikustean. Ikusentzunezkoen inguruko fakultate hausnarketetan zera ikasi genuen: ETB-1eko albistegiek eredu alemaniarra darraite, arukezlea protagonista izan gabe, paso ematen die aseptikotasunaren itxura duten albiste-bideoei. Hori egia bada ez dut inoiz jakingo 90ko hamarkadako alemaniar albistegirik ez bainuen ikusi.
Ia lau mila egun pasa dira Leioan ikasteari utzi nionetik (egin zuk urteen kontua, irakurle). Orduko telebista ez da gaurkoa bezalakoa ezta albistegiak ere. Boletin itxura zuten albistegiek. Gaur egun, berriz, aldizkari edo magazinaren itxura handiagoa dute.
Inbiria sentitu nuen Aitor Zabaletak aste hasieran egin zituen Saharako arkeologiaren inguruko berri emateak ikustean.
Zenbat diru gastatu dute Antartidan Bertha Gaztelumendik egin dituen erreportajeetan? Merezi al zuen? Egia al da aldaketa klimatikoa? Baiezkoak zein ezezkoak handiagoa den galdera multzo horretan. Izpiritu kritikoak eragindako galderak, aurrez ezin baitzaio den denari baietz esan. Ezta ezetz ere!
Jakinmina izan zen atzo EITBko erreportajeak izenburu azpikoak eragin zidan sentimendua. Txatarra biltzaileei inguruko erreportajea zen. Zerk eraman ditu kazetariak politika, ekonomia edota sasi-bihotza ez den zerbait jorratzera? Nola bizi dira txatarra biltzaile horiek? Argazki interesgarria, eta galderak sortzen dituena.
Eta zuri zer? Gustatu al zaizu boletinetik magazinerako jauzia?
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |