Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Naturaren garrantzia nabarmenduz

Arazoen eta arriskuen berri emateko asmoz, Azpeitiko Ingurugiro Etxeak erakusketa guztia aldatu du. Arlo desberdinetako data eta informazio berriztatua eskainiko du aurrerantzean

Azpeitiko Ingurugiro Etxearen irudi orokorra.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

I NFORMAZIO eguneratua eta data berriztatuak eskain-tzeko helburuarekin, Azpeitiko Ingurugiro Etxeak barruko erakusketa aldatu berri du. Loiolako auzoan kokatuta dagoen Ingurugiro Etxea abenduan eta urtarrilean itxita egon zen aldaketak egiteko eta Eusko Jaurlari-tzarena den arren, Azpeitiko Udalaren ardura da eraikinaren eta zerbitzuaren kudeaketa eta mantenua. Guztira, berrikuntzako lan guztiek 200.000 euro inguruko aurrekontua izan dute.

"Bertan ematen ziren data eta informazio asko zaharkituta zeuden eta beste asko, berriz, ez ziren erabiltzen jendeak ez zituelako eskatzen. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen saileko estrategiaren lerroak ondo markatzea nahi da erakusketa berri honen bitartez, batez ere, klima aldaketari eta bioaniztasunari garrantzi gehiena emanaz, ahaztu gabe ingurumeneko beste arlo guztiak; ura, airea eta bere kalitatea, ibaiak...", adierazi zuen Azpeitiko Udaleko Ingurumen teknikari den Izaskun Zeziagak.

Modu honetan, eraikineko bi pisuetan aurrez eskaintzen zen erakusketa ia guztia aldatu dela azaldu zuen Zeziagak: "Garrantzi handiena aurrerantzean klima aldaketak, airearen kalitateak eta bioaniztasunak izango dute". Horrez gain, ura baliabide bezala, hondakinak, aztarna eta motxila ekologikoak, lur zoruaren planeamenduak eragiten dituen energia arazoak, mugikortasuna, zarata eta kontsumoa dira, besteak beste, ezagutu daitezkeen arlo berriak.

"Kontsumoaren gaia, adibidez, modu desberdin batetan tratatzen da hemen. Izan ere, Lapatxeko zabortegian badugu Kontsumo Iraunkorreko gela, nahiko berria dena, eta horregatik, Ingurugiro Etxean bertako produktuak bultza-tzeko prestatuta dago, bisitan etor-tzen diren haurrak horren inguruan pentsarazi dezaten produktuak kanpotik ekartzeak dituen kostuen inguruan", gaineratu zuen Ingurumen teknikariak.

Ingurugiro arloan dauden estrategia ildo guztiak jorratzen ditu, honela, Azpeitiko Ingurugiro Etxeko erakusketa berriak, baina oraindik osatzeko dituen beste elementu asko gelditzen direla onartu zuen Zeziagak, batez ere, aurrekontutik kanpo gelditzen ziren gaiak baina oraindik baztertu ez direnak: "Aurten argiztapen guztia aldatuko da, lanen ondoren nabarmen ohartu daiteke eta gaizki gelditu dela eta ez dela egokia, gainera, erakusketa aldaketaren beste helburuetako bat, argiztapen naturala berreskuratzea zen eta. Beste erronkak, aldiz, eraikinetik kanpo dauden gune desberdinen erabilera izango lirateke", agertu zuen.

Ingurugiro Etxearen arduradunen asmoa, kanpoko jolasleku eta parkea, barruko erakusketaren bioaniztasun gunearen osagarriak izatea da eta bestalde, sarrerako aterpea itxi eta beste sala bat ateratzea aztertzen ari direla azaldu zuen Zeziaga teknikariak: "Oraindik, ordea, ez dakigu zer egingo li-tzatekeen bertan, erabilera ani-tzeko gela, erakusketa ibiltariak edo eguraldi txarra egiten duenerako gunea.

Cursos en www.aprendemas.comCursos en www.aprendemas.com Masters en www.mastermas.comCursos de verano en www.cursosdeverano.info
buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
KULTURA LIVE
16 salas de concierto vascas unen sus fuerzas para defender sus derechos
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Etorkizunean Loiolako eraikineko argiteri guztia eta jolas parkeko erabilera aldatu nahi dira
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo |