|

Irudian Ordiziako azokan herritar bat landareak erosten.argazkia: a.a.
ordizia. Atzo aurreko asteetan baino jende gehiago izan zen Ordiziako asteroko merkatuan. Nobedadeen artean, Aramatik ekarritako dalia eta fuksia landareak izan ziren. Dalia 4 eurotan saldu zen eta fuksia, aldiz, 5 eurotan.
Bestalde, plaza Nagusira gerturatu zirenek ere, antzar arrautzak erosi ahal izan zituzten, 0,70 eurotan unitatea.
Zizak ere erosi ziren atzo, oraingoan bost kilo baino gehiago izan zituzten salgai, 140 eurotan kiloa. Aldiz, 36 arkume buru izan ziren 2,70 eurotan.
Azken asteetako elur eta kazkabarrak arduratuta zituen atzo saltzaileak, batzuek kalteak jasan baitituzte kanpoko baratzetan. "Babak hasita zeuden, baina eguraldi honek etzanda jarri ditu eta orain itxaron egin beharko dugu produktu berriak ekartzeko", azaldu zuen Ester Ilarramendi saltzaileak.
Kanpoko produktuetan, piper berdea garestitu egin zen 3 eurotik 3,50 eurora. Leka, aldiz, 3,90-4 eurotan izatetik 3ra pasa zen atzo eta anana 3,50 eurotik 3 eurotan geratu zen. Sevillako zainzuria ere nobedade izan zen, 6 eurotan.
|
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |