|

eskoriatza. Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketetan diharduten laugarren mailako ikasleek Huhezinema izenburuko zinemaldia jarri dute martxan. Emanaldiak maia-tzaren 6tik 9ra bitartean proiektatuko dituzte Arrasaten eta Eskoriatzan eta bi generotako lanak egongo dira ikusgai, fikzioa eta dokumentalak, hain zuzen ere.
Lehiaketa moduan egingo dute film laburren zinemaldia eta hiru hizkuntzatzan aurkeztu ahal izango dira proposamenak: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Partaideei dagokienez, gehienez 35 urte izan eta Euskal Herrian jaio edo azken bost urteotan hemen bizi beharko dira.
Lanak aurkezteko epea apirilaren 9an amaituko da eta honako helbidera bidaliko dituzte: Huhezinema film laburren I. jaialdia/Huhezi (Dorleta auzoa, z/g, 20.540, Eskoriatza). Bestalde, 500 euroko hiru sari banatuko dituzte. Gainera, ikusleek emandako botoei esker, Huheziko lanik onenak beste 500 euro jasoko ditu. >a.d.
|
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |