|

Elgoibar. Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak antolatuta. Mikel Urdangarinen kantaldia ikusteko aukera izango da apirilaren 18an Herriko Antzokian. Emanaldia 22.15ean hasiko da eta bertan kantautore bizkaitarrak Anek idatzi dit zutaz , bere bederatzigarren diskoa aurkeztuko du herritarren aurrean.
Azken diskoko abesti batzuk Mikel Urdangarinek berak idatzi ditu baina beste abesti batzuen letrak bertsolari eta idazle ezagunek egindakoak dira, Jon Maia, Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea, Igor Elortza... Azken bi urteetako bizipenak, bereak eta inguruko jendearenak, bildu ditu musikariak lan honetan.
Kantaldian zuzenean parte hartuko duten taldeko kideak honakoak dira: Rafa Rueda (gitarra elektrikoa), Bingen Mendizabal (biolina), Nika Bitchiashvili (biolina), Saihela (bateria), Koldo Uriarte (teklatua) eta Mikel Urdangarin bera (ahotsa eta gitarra).
Kantaldirako sarrerak salgai daude kultur etxean, 7 eurotan (goizez Euskara Sailean, eta arratsaldez, Gazte informazio bulegoan). >J.L.
|
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |