|

Verdini Dantza Taldeko zenbait dantzari Argira ikuskizunaren emanaldi batean.Argazkia: utzitakoa
Usurbil. Usurbilgo Udalak eta Zumarte musika eskolak antolatuta eta IV. Soinurbil zikloaren barne, Verdini Psikodantza Taldeak Argira ikuskizuna eskainiko du larunbatean Sutegi kultur etxean. 18.00etan hasiko den emanaldia, adimen urritasuna duten pertsonekin lan egiten duen taldearen seigarren ikuskizuna izango da eta dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak kiroldegian euro baten truke. Egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira 2 eurotan.
Verdini dantza garaikidean aritzen den taldea da. Taldekideak behar bereziak dituzten dantzariak eta dantzari begiraleak dira eta adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea du helburu. Beraz, dantza talde honetan mundua ikusteko hainbat modu elkartzen dira, baina denek helburu berdinaren alde lan egiten dute, hots, behar bereziak dituzten pertsonak garatzea eta integratzea, eta horretarako dantza garaikidearen bidea hartu dute.
Dantzatzeko estilo honek alde emozionala eta benetako sentimendua lantzen ditu baina ez dira alde batera uzten edozein antzezpenetan ezinbestekoak diren kalitate teknikoa eta artistikoa.
Zentzu horretan, larunbatean ikusgai izango den emanaldian, Isabel Verdini taldeko sortzaile, koreografa eta zuzendari denak, eta bere dantzariek, edozein pertsonak, minusbaliaren bat izan edo ez, nahi duena egin dezakeela erakutsiko dute, beti ere aurretik lan egoki bat eginez gero.
Argira ikuskizunean kontatzen den istorioan, adineko pertsona batek zauritutako txolarre bat sendatu eta zaintzen du baina bere urrezko kaiolan babes gehiegi edukitzeagatik txolarrea hil egiten da. Ipuin hori ardatz hartuta, hausnarketarako bidea zabaltzen du Verdinik, hots, minubaliotasunak dituzten pertsonak ez ote dituen gizarteak gehiegi babesten.
Ikuskizun bera ikusteko aukera izango da maiatzaren 1ean Andoainen.
|
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |