Urnietako gaztetxoek kanta eta dantza eguna izan zuten atzo
Urnieta. Gehienentzat jai egunak amaitu badira ere, haurrak ez dira ikastolara itzuliko datorren astelehena bitartean eta egun hauetan asper ez daitezen, eta bide batez gurasoek lasaitasun tarte bat izan dezaten, Urnietako Udaleko Haur eta Gazteria Sailak hainbat ekitaldi antolatu ditu Pazko aste honetarako. Zentzu horretan, gaztetxoenek gozatu ederra hartu zuten atzokoan Lekaio kultur etxean egin zenPiratak Kantari ikuskizunarekin. Bertan, musika doinuak izan ziren nagusi eta hurbildu ziren neska mutilek saltoka, kantari eta dantzan pasa zuten goiza festa giroan.Argazkia: Arkaitz illarramendi