Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Izuzkizak gizakia munduari zentzua ematen nola saiatzen den aztertu du

'Paranoiaren hozberoa'liburua argitaratu berri du

Juan Izuzkiza bergararraren lanak 2007ko Juan Zelaia saiakera saria irabazi zuen

Jose Angel Irigaray, Juan Izuzkiza eta Joseba Intxausti liburuaren aurkezpenean.Foto: n.g.

itxaso millán enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Juan Izuzkiza idazle bergararraren ustetan, gaur egun ere, gizakiak galduta jarraitzen du eta ez du lortu zoriontasunaren bidea zein den jakitea. Horregatik, munduari zentzua ematen saiatzen da eta "zentzua ematerakoan, zen-tzuaren preso bihurtzen gara".

Izuzkizak gai hau aztertu du Paranoiaren Hozberoa (Nintendorena) izenburuko liburuan. 2007ko Juan Zelaia saiakera sarian irabazle izan ondoren, Pamiela argitaletxeak argitaratu berri du lana eta atzo Donostian aurkeztu zuten.

Prentsaurrekoan, idazleaz gain, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren izenean Joseba Intxaustik parte hartu zuen. Bertan, Pamiela ordezkatzen eta sariketan epaimahai izandako Jose Angel Irigaray ere egon zen.

Irigarayk gogoratu zuenez, Paranoiaren hozberoa lana irabazle gertatu zen "egungo mundu mailako egoerari buruzko azterketa-begirada kritikoa, jakinduriaz, freskotasun eta ironiaz, manera aski ausart eta originalean garatzen duelako".

"Gizakia galduta zegoela antzinako kontua izanik, erraz topatzen da gaur egunean ere bide berean jarraitzen dugula. Teknologia aurrera egin du, bai, baina erabat galduta jarraitzen dugu". Hala dio Izuzkizak, eta liburuaren lehenengo bost kapituloetan honen inguruan adibideak ematen saiatu da.

Hortik aurrera, idazleak mitoetan erreparatzen du munduari zentzua emateko. "Behin zentzua emanda, paranoia azaltzen da", azpimarratu zuen. Azkenean, Izuzkizak irakurleari azterketa antzeko bat proposatzen dio bere konklusioak atera -tzeko.

Liburuaren egiturak joku baten antza dauka eta kapitulo bakoitzak pantaila itxura dauka. Azken finean, Izuzkizaren asmoa irakur -tzeko erraza den liburu bat egitea izan da. "Ez da oso ortodoxoa, era librean eginda dago", aitortu zuen.

"esku onez" Bere aldetik, Jose Angel Irigarayk bere poza azaldu zuen Juan Zelaia saiakera saria urteak pasa ahala "ongi finkatu" delako. Gainera, aurkeztutako lanen kalitatea goraipatu zuen. "Pamiela argitaletxea esku onez darama sariaren antolakuntza", txalotu zuen Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren kideak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
SOCIEDADGipuzkoa
ATZEGI
Llamamiento a las empresas para que contrate a personas discapacitadas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
los datos
'Paranoiaren hozberoa'. El trabajo de Juan Izuzkiza, que consta de 75 páginas, ganó la séptima edición del Premio Juan Zelaia de Ensayo. Se disputó el primer premio junto los trabajos titulados Denbora berrietan y Izendaezinaz . En total, se presentaron al certamen un total de 14 obras.
Juan Izuzkiza Tartas. Nació en Bergara en 1968. Tras trabajar durante una década en una fábrica, estudió la carrera de Filosofía en la UNED y se adentró en el mundo de la enseñanza.
Jurado. Los miembros que integraron el jurado fueron José Angel Irigaray, Joxemiel Bidador, Anuntxi Arana, Joxemari Iturralde y Bixente Serrano Izko. Irigaray destacó que los miembros del jurado se eligen con criterios "abiertos".
la cifra
9.000 Euros. Es la dotación económica a la que asciende el Premio Juan Zelaia de Ensayo. El plazo para presentar trabajos para la VIII edición ya está abierto.
LA FRASE
Bergarako idazleak uste du gizakiak galduta jarraitzen duela, nahiz eta teknologiak aurrera egin
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo |