Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Jesusen inguruko eztabaida prestatu dute 'kalaka' saiorako

Aimar Olaizola eta Aritz Laskurain pilotariak izango dira baita ere gaur ETB-1 en

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Jesusen inguruko eztabaida prestatu dute Pazko asteko Kalaka saiorako, gaur gaueko 22:15etan, ETB-1en.

Xabier Euzkitzek aurkeztutako saioan Jose Antonio Pagola, apaiz donostiarrak idatzitako best sellerra aztertuko dute, izan ere, 50.000 ale inguru saldu dira eta eztabaida ikaragarria sortu du elizaren barruan.

Elizaren parte batek liburua erretiratzea eskatu du, haien esanetan min handia egin diezaiekeelako bertan ematen den Jesusen irudiak. Liburuaren kontra egiten dutenen arabera Jesusen dibinotasuna guztiz deusezten du Pagolaren lanak, eta gizaki hutsa bezela aurkezten du Jesus, Jainkoaren seme bezala agertu beharrean.

Ama birginaren birgintasuna ere zalantzan jartzen du lan honek eta Jesus familia normal batean koka-tzen du, anai arreba askorekin gainera.

Honen inguruan solasteko, mahai berezia antolatu dute gaur gauerako: Joxe Arregi frantsizkotarra, Itxaro Sorozabal irakaslea, Koldo Martinez mediku bioetikoa, Asier Barandiaran irakaslea, Koldo Rodriguez Bengoa erlijio irakaslea eta Joxean Medina arkitektoa izango dituzte gonbidatu.

Bestalde Bolo-bolo tartean, igandean honetan Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko duten eskuz binakako finalerako bi sarrera zozketatuko dituzte. Platoan, eta zuzen zuzenean, Aimar Olaizola eta Aritz Laskurain pilotariak izango dira aurrez-aurre. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |