|

Egunsenti korua osatzen duten kideak Orioko Zakilaneko aldapan.
umorea ez da falta beraien artean eta beti dute aitzakia abesten hasteko eta bide batez, Balea elkartean hamaiketakoa egin eta tertulian aritzeko. Tenore nagusiak, tenoreak eta baxuak. Hamalau laguneko koadrilak osatzen dute Egunsenti abesbatza. Orion Otxotea bezala ezagutzen dute bizilagunek. Aspalditik ezagutzen dute elkar abeslari hauek. Horietako asko arrantzale izandakoak dira eta beste asko txarangan eta txistua jo-tzen ibilitakoak dira.
Egunsentiko ia guztiak erretiratuak dira, beraiek dioten bezala, "orain aitona lanak egiten aritzen direnak". Taldeko batezbesteko adina 65 urtekoa da eta badute 82 urteko kide bat ere. Duela hamar urte sortu zen taldea eta beti musika munduan murgilduta izan dira. "Betidanik hamabi izan gara, nahiz eta herritarrek Otxotea deitu. baina ez da guk jarritako izena", azaldu du Xanti Loidi taldekideak. Aurten beste bi kide batu zaizkie, Bixente Errazti eta Jose Ignacio Ostolaza. "Giro polita dugu gure artean eta horregatik hasi gara gu ere kantuan", nabarmendu du Erraztik.
"Santa Zezilia Egunean abestera eta instrumentuak jotzera kalera irteten ginenean beti esaten genion elkarri talde bat sortu behar genuela kantuan aritzeko. Ezkontza batean izan genuen lehen saioa, Orioko parrokian", adierazi du Loidik. Herriko ekitaldietarako dei-tzen diete ordutik.
Hamar urte hauetan Zugarramurdi, Donostia, Aizarnazabal eta beste hainbat herrietan ere izan dira emanaldiak eskaintzen. Gehienbat ezkontzetan eta mezetan abesten dute eta baita kalez kale ere. Gainera, astean bitan entseia-tzen dute eta Joxemari Lizaso zuzendariak adierazi duenez, "ez du inork huts egiten".
Donostiako San Vicente parrokian egin zuten emanaldia dute bereziki gogoan. "Gustura jardun ginen eta Donostian kantatzea ez da edozein tokitan kantatzea. Han ongi abesten duen jende asko dago eta abesbatza ugari daude", azaldu du zuzendariak. Donostiako Hamaikak bat elkarte gastronomikoak 100 urte bete zituenean saioa eskaini zuten Gipuzkoako hiriburuan.
kalez kale
Aspaldiko abestiak
Gutxi gora behera hamabi bat saio izaten dituzte urtean. Zuzendaria kanta zaharrak harmonizatzen ari-tzen da. "Lehen tabernatan asko abesten genuen, Orion behintzat bai, parranda beti kantuan buka-tzen genuen. Kanta tradizional horiek berreskuratzen saiatzen gara. Arrantzaleek abesten zituztenak. Nahiz eta Boga boga , Erribera eta beste hainbat ezagun ere abesten ditugun" azaldu du Lizasok. Emanaldi bakoitzean zortzi edo bederatzi abesti kantatzen dituzte eta mezetan, berriz, hiru bat kanta. Bi ezkontza izango dituzte aurki eta estropada internazionaletan ere abestuko dute.
Astero 5 euro jartzen dituzte eta ezkontzetan lortzen duten diruarekin hamaiketako ugari egiten dituzte solasean aritzeko. Gainera, urtero emazteekin bazkaria egiten dute jatetxeren batean. Beste herrietako koruekin harreman ona dute eta jendea behar dutenean elkar laguntzen dute. Umorea eta gogoa ez zaie falta emanaldiak eskaintzen jarraitzeko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |