|

zumarraga. Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Udalek Pazko aste honetarako ekitaldiak antolatu dituzte. Eskualdeko hiru herri hauetan egunotan oporretan diren haur eta gaztetxoentzat programak prestatu dituzte.
Udalek oporraldirako prestatutako jarduera gehienak aste honetan izango badira ere, joan den astean Legazpiko 21 gazte Orion izan ziren, Gaztedia batzordearen Astialdia Euskaraz programaren baitan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu dute ekimen honetan eta hiru egun izan dira kostaldeko herrian. Asteazkenean joan ziren eta ostiralean itzuli.
Gaurtik aurrera, aipatu bezala, herrian bertan izango dute ondo pasatzeko aukera. Igandea bitartean izango dira ekitaldiak, Udalaren eta Gazte-Txokoren eskutik. Gaur ohiko jarduerak izango dira. Bihar eta etzi, berriz, saskibaloi eta frontenis txapelketak jokatuko dira. Ostiralean Donostiara joango dira izotz gainean patinatzera eta larunbatean tailerrak izango dira. Bukatzeko, igandean, txapelketetako finalak jokatuko dira.
Urretxun eta Zumarragan ere haurrentzako programa antolatu da Pazko asterako. Jarduerak gaurtik ostiralera bitartean izango dira, 11.00etatik 13.00etara eta 16.30etik 18.30era, Garaialde lizeoan. Gaztetxoek tailerrak izango dituzte, baina 2 eta 4 urte bitartekoek ere euren txokoa izango dute.
Saio bakoitzeko sarrerak 2 euro balio du. Bonoa, berriz, 10 eurotan jarri da salgai. Bonoa eta sarrerak gaurtik aurrera salduko dira lizeoan bertan. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |