Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Futbito eta mus txapelketak eta hainbat tailer egingo dituzte eskualdeko haurrek

aste honetarakoAzpeitia eta Azkoitiko ludotekek antolatutako ekimenak gaur hasiko dira

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Eskualdeko ehunka haurrek jolas, irteera eta txapelketa desberdinekin gozatzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Azpeitiko eta Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoek eta ludotekek, Pazko Asteko oporraldira begira antolatutako egitarau zabalei esker, bost egunetan primeran pasatuko dute egitasmoetan izena eman duten gazteek.

Azpeitiko kiroldegia hamabi eta hamazazpi urte bitarteko gazteek beteko dute gaur eta bihar goizean zehar futbito txapelketa jokatzeko. Arratsaldean, berriz, espeleologia eta makillaje tailerrak landuko dituzte Zapo Txoko gaztelekuan 15.00etatik aurrera.

Sei eta hamabi urte bitarteko haurrek, aldiz, Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludotekek antolatutako egitarauan sartuko dira buru belarri goizetan bakarrik egingo diren ekintzetan. Gaur, altxorraren bila jolasa eta malabar tailerra egingo dituzte eta bihar bizikletan ibiltzera irtengo dira monitoreek lagunduta.

Azkoitiko gazteak ere gaur hasiko dira Udaberriko ekintzak egitasmoaren baitan antolatutako ekitaldiak gozatzen. Hamabi eta hamazazpi urteko neska mutilak gaur mus txapelketan, play-station jokoan eta mahai jolasetan ibiliko dira eta bihar eskulanak egin eta squashean lehiatuko dira.

Azkenik, Abarketatxo ludotekak hiru eta hamabi urte bitarteko umeak hiru taldetan banatuko ditu adinaren arabera eta mozorro jaia, Txiki Parkera eta Zubiaurre igerilekura irteerak, oka eta abentura jolasak eta sukaldaritza tailerrak egingo ditu, besteak beste, datozen egunetan. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |