|

Etxebeltz-Izarrako etxebizitza babestuek izango duten itxura.argazkia: k.f.
Azpeitia. Etxebeltz-Izarra eremuan eraikiko diren babestutako etxeak egiten hasteko datarik ez dagoela salatu du EAJ-PNVko bozeramaile den Julian Eizmendik. "Erabaki nagusiak hartu gabe daude. Etxeak eraikitzen hasteko ordezko enpresa elkartea sortu gabe dago eta Azpeitia Lantzenek etxebizitzak nola eta zeinek egingo dituen ez du erabaki".
Zinegotzi jeltzaleak azaldu duenez, EAJk aurreko legealdian Etxebeltz-Izarrako lanak egiteko baimenak oinarrizko proiektua jarraituz eman zituen, "eta proiektua ez da aldatu: etxebizi-tzen egiturek, balkoiek, metro karratuek... berdin jarraitzen dute". Alderdiaren ustetan, "interesatuek irailean jakin behar zuten etxebizitza izango zuten edo ez, aurrealdeek zenbat metro karratu adreilu izango zuten alde batera utzita. Dena den, bazen garaia zozketa eguna zehazteko". Azkenean apirilaren 4an egingo da 18.00etan kiroldegian.
"Udalak bederatzi hilabete behar izan ditu etxeen aurrealdeak zenbat metro adreilu karabista izango dituen erabakitzeko". EAJk etxebizitza arazoari aurre egiteko martxan jarri zuen "asmo handiko programa" geldi dago eta "Udalak ez du alternatibarik".
Etxebeltz-Izarrak emango duen dirua gunean bertan hobekuntzak egiteko erabiliko dela adierazi zuen Eizmendik. "Auzo berri bat eraikitzeko erantzukizuna daukagu herriko leku sentikorreneko batean, non hiru etxebizitzetatik bi babes ofizialekoak izango dira. Gainera, etxebizitza libreekiko aldeak murriztu eta kalitateko auzo bat eraiki nahi genuen", esan zuen Eizmendik.
Planoak ikusgai Azpeitiko Udalak babestutako etxeen planoak udaletxeko behe solairuan ikusgai jarri ditu. Etxebizitzen kanpoko zein barruko itxuraren inguruko informazioa azaltzen dute planoek. Etxebeltz-Izarra eremuko babestutako etxeen zozketan sartu diren 559 pertsonek beren etxeetan jasoko dute informazio guztia.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |