Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azkoitiko Floreaga ikastetxeko gazteek ikas bidaia egin berri dute

Derrigorrezko Bigarren hezkuntzakoneska mutilek estatuko hainbat hiri bisitatu dituzte

Ikasleak Port Aventurako ate aurrean.argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaia egin zuten joan den astean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako neska mutilek estatuko hainbat hiri bisitatu dituzte. D.B.Hko 1. eta 3. mailakoek hiru eguneko bidaia egin zuten eta D.B.Hko 2. eta 4. mailakoek, berriz, lau egunekoa. "Ikas bidaiak gelan prestatzen dira aurretik, hainbat ekintza akademiko eta ikasgaietan, eta antolaketa zehatz baten ondorio dira", adierazi zuten Azkoitiko ikastetxeko arduradunek.

D.B.Hko 1. mailako ikasleak Gorlizen egon ziren. Gorliz eta Plentzia herriak bisitatu, eraikin historikoak eta itsas museoa ikusi eta kirol ugari egiteko aukera izan zuten. Bigarren mailakoek, aldiz, Katalunian lau egun igaro zituzten eta, besteak beste, Estadio Olinpikoan, Calellan, Camp Nou futbol zelaian eta Port Aventuran egon ziren.

D.B.Hko 3. mailako ikasleak Murillo de Gallego herrian egon ziren kirol bereziak praktikatzen: tirolina, piraguak, paint-ball... Gainera, Iruñeako Planetarium eta Loarreko gaztelua bisitatu zituzten. Azkenik, 4. mailakoak Madrilen igaro zituzten opor egunak eta bertako museoak bisitatzeaz gain, Toledo ikusteko aukera ere izan zuten.

Gurasoen festa Bestalde, San Jose eguna ospatu zuten Floreagako ikasle, irakasle eta gurasoek. Jolas, txapelketa eta ikuskizunetan parte hartzeko aukera izan zuten: "Egun ederra pasatu genuen", esan zuten arduradunek. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCopa
REAL UNIÓN-BETIS
El Real Unión se enfrentará al Betis en los octavos de final de la Copa del Rey
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |