|

ibarra. Ibarrako Udaleko Kultura eta Gazteria batzordeak Pazko Asterako haur eta gaztetxoei zuzendutako programazio berezia antolatu du. Gaur hasiko dira ekitaldiak eta ostiralera bitarte iraungo dute.
Gaurkoan Behibi's taldearen Marilo betilo ipuin kontaketa saioa izango da 11.30etik aurrera Benito Izagirre kultur etxean. Patricia Franco aktoresa da ikuskizun honetarako ipuin kontalaria. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hiru urtetik hasi eta 9 urtera bitarteko haurrei zuzendutako saioa da eta 45 minutu irauten ditu.
Bihar, aldiz, Antzezkizuna Ginol Taldearen eskutik Toni La Sal, birusak erasoan emanaldia izango da 11.30etik aurrera. Txotxongilo eta aktore arteko erdibidean, ikusleen partehartzea ezinbestestekoa den antzerki ikuskizuna da Toni La Sal, Birusak erasoan emanaldia.
Ostegunean jarraitu egingo du egitarauak. Ipuinekin jolasten emanaldia izango da ikusgai, Jakin eta Jolas taldearen eskutik. Saio hau ere 11.30ean izango da kultur etxean.
Ostiralean, aldiz, amaituko dira Pazko Asterako antolatutako ekitaldiak. Hitzen lapurra, bertsotxongiloak ikuskizuna izango da Lankuren eskutik 11.30ean. Kutxa Gizarte Ekintzak antolatutako saioa izango da. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |