|

Gazteak eskulanetan.argazkia: a.i.
lazkao. Herriko Gaztelekuak ateak zabalduko ditu gaur arratsaldean astebeteko oporren ostean. Lanpara tailer bat egingo dute. Ekintza honekin Aste Santuko oporretarako antolatu duten programa hasiko da.
Hitzordua 16.00etatik 20.00etara izango da eta bertara herriko 16 urte bitarteko gazte guztiak daude gonbidatuak. Parte hartzeko nahi besterik ez da behar. Gazteek ez dute eskulanetan trebeak izan behar eta bakoitzak lanpara etxera eraman ahalko du.
Bihar, aldiz, irteera izango dute Donostiako Kutxaespaziora bertan dauden aparailu eta jokoekin gazteek goza dezaten.
Ostegunean, pilota txapelketa izango dute herriko gazte guztien-tzat eta ostiralean, diru-zorroak egiten ikasteko tailerra izango dute arratsaldean zehar.
Ohiko ordutegiari jarraituz, larunbatean Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira irteera izango dute eta igandean, ostera, parte hartzaile eta begiraleen artean bilera izango dute, egindakoaren balorazioa egiteko eta hurrengo hilabeteko ekintza programari buruz hitz egiteko, guztien artean ahalik eta egokien antolatu, landu eta prestatzeko.
Programa honen helburu nagusia, Aste Santuko oporretan herriko gazteak aspertu ez daitezen da. Horretarako hainbat ekintza jar-tzen ditu martxan Gaztelekuak, beti ere, beren gustu eta nahiak kontuan izanda.
Ekintza guztiak 16.00etatik 20.00etara izango dira eta irteeren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, Lazkaoko gazte lokalera hurbildu besterik ez da egin beharko.
Datorren astetik aurrera eta oporrak amaitu eta gero, Gaztelekuak ohiko ordutegiarekin jarraituko du larunbat eta igandetan 16.00etatik 20.00etara. Datorren hilabeteko ekintzen berri izateko astebete inguru itxaron beharko dute herritarrek.
Lokaleko arduradunek herriko gazte guztiak gonbidatu nahi dituzte Aste Santuko opor hauetarako antolatu dituzten ekintza ezberdinetan parte hartzera. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |