|

Eibar. Eibarko Udalak, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin ikerlari eta euskaltzale eibartarra omentzeko, bere izena daraman ikerketa bekarako deialdia egin du, beti ere, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin.
2008ko Juan San Martin bekaren ikerketa esparrua Artea eta mendizaletasuna izango da. Ohitura denez, proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
Bekaren diru zenbatekoa 9.000 eurokoa da eta bekadunak urtebeteko epea izango du bere lana aurrera eramateko.
Bestalde, norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute beka. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da. Kasu guztietan, eska-tzaileek euren euskarazko gaitasuna frogatu beharko dute.
Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2008ko irailaren 1etik urriaren 10era arte egongo da irekia Udaletxean. Era berean, bekaren oinarriak eskuratu nahi dituenak herritarren zerbitzurako Pegora bulegoan eskatu ditzake. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |