|

Antonio Amondarain nagusitu zen eguerdian jokatu zen toka txapelketan.
E GURALDIAK kale egin zuen atzo ere, ostiralean bezala, Hondarribian. Pazko Astelehena izaki, erromeria eguna zen Guadalupeko zelaietan. Baina euriak, kazkabarrak ere tarteka eta hotzak, ez zuten jai girorako egun aproposa ekarri. Hala ere, goiz erdian, pixkanaka, jendea santutegitik hurbil dagoen kantinara hurreratu zen. Batzuek salda eta pintxoak dastatu zituzten, besteek kafea eta ausartenek kopak ere bai.
urteroko ohiturak
Toka eta bertsolariak
Gorputza berotu ondoren, urteroko toka txapelketaren txanda izan zen. Bertan, Antonio Amondarain nagusitu zen ia hogei partaideren artean, Fernando Costa, Eduardo Álvarez eta Carlos Irastorza ondoren sailkatu ziren. Hondarribiarren artean lehena, Pako Lizarralde, Alkartasuna elkarteko bazkidea izan zen.
Ondoren, urteroko beste bi ohiko bisitari aritu ziren bertsotan Guadalupeko kantina aurrean. Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña beti izan ohi dira egun honetan Hondarribian abesten, eta aurten ere, ho-tza, euria eta honetatik babestu zituen izozkien iragarkia zeukan eguzkitakoa aitzakiatzat hartuta, bertso politak bota zituzten, eguneko beren lehenengo saioan.
Izan ere, bi bertsolariak arratsalde partean ere kantari aritu ziren. Hauekin batera, herri kirol erakustaldia egin zen, baita umeen-tzako jokoak eta urtero bezala, jai eguna isteko, sokamuturra. "Azkenean, jarritako orduetan puntuan hasi beharrean, ekitaldi guztiak segidan egingo ditugu, jendeak euria eta hotza ahalik eta gutxien jasan behar izan ditzan", esan zuen Gregorio Berrotaran Hondarribiako Nekazaritza zinegotziak.
eguraldiaz txarra
Bertakoak zein kanpokoak
Pena izan zen atzo eguraldiarena, hala esaten zuten bertaratu zirenek. Gehienak hondarribiarrak ziren, baina bazen erdi galduta Guadalupen suertatu zen kanpotarren bat edo beste, Ángela Gutiérrez errenderiarra eta María José Cadilla, Belgikan bizi den honen senitartekoa eta bi umeak, tartean.
"Ez nekien gaur Guadalupen erromeria izaten zenik. Umeekin denbora pasa beharra dago eta atzo elurretara joan ondoren, gaur Guadalupera etortzea erabaki eta hementxe aurkitu ditugu toka txapelketa eta bertsolariak", esan zuen Ángela Gutiérrezek.
Eguraldi txarrak atzera bota zituen ere goizean goizetik janari eta barazki postuak jarri behar zituztenak. Gutxi animatu ziren azkenean Guadalupera joatera.
Horien artean zegoen Brice Edme, Ziburutik taloak egin eta saltzera etorritakoa. Honek aitortu zuenez, "pena da eguraldi txarra izatea, honek ez baitigu batere laguntzen gure negozioan. Baina laugarren urtea da Hondarribiara Pazko Astelehenean etortzen garen hau, eta beti oso gustura etorri ere".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |