Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Andreari bihotzez (eta II)

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

n
ire iritzia jakin nahi duzula diozu, Andrea, baina ez da jakin-mina, zuk ez duzu nire iritzia leitu nahi, zuk nire gaitzespena eskatzen duzu, modu ironikoan gainera: "No habrá una triste palabra de compasión… Merecerán por lo menos una gota de tu cariño… ". Zure tokian paratzeko ahalegina egin dut, eta ulertzen zaitut. Bakoitzari berea aitortu nahi diozu. Entenditzen dut hori, ez dut bada entendituko! Baina inpresioa dut, batzuei bertzeei baino gehiago eskatzen zaigula. Nik Porttu eta Mattin lagunak ditut. Ez dut uste inork eskatuko dienik Isaías Carrascoren lagunei torturak salatzeko. Hurrengo tortura kasua azaltzen delarik, inor ez zaie kontu eske joanen, zu niregana bezala. Bertzalde, ez dakit zertarako nahi duzun nire gaitzespena, mundu guztia, komunikabide eta politikari guztiak, gaitzetsi eta gai-tzetsi ari direlarik? Bertzerik ez da atentatu bat gertatzean; eta ez diot nik horrela behar ez duenik. Adierazpenak, elkarretaratzeak, manifestazioak, enpatia, doluminak. Porttu ospitalean eta Mattin inkomunikatuta zirela, ordea, non zen hori guztia? Ez zen. Eta zegoena isilarazi zen. Eta ahantzi. Beldurrak, minak eta inpotentziak janda gintuen egun haietan bakarrik sentitu nintzen, izugarri bakarrik, pentsa bere familia, pentsa beraiek. Porttu egoera larrian eraman zuten ospitalera, baina oraingoz ez dute inor ere atxilotu. Mattinen tortura salaketak ez dira ikertu ere eginen. Eta nork salatzen du hori? Eta zergatik ez die inork eskatzen sala dezaten? Nire zutabeetan, gai batzuetan indar handiagoa paratzen dut bertzeetan baino, egia da, Andrea. Denok egiten dugu hori, bakoitzak bere begietatik ikusten duelako mundua. Baina justifikaezina ez dut justifikatzen eta salagarria dena salatzen dut. Min denak zaizkit mingarri, min denentzako dut bihotza; ez hainbertze ahotsa, agian. Bozgorailua dutenek ez baitute nire beharrik, ahotsik ez dutenei ematen diet nirea. Ahotsa eta bihotza.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |