Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

t. peillen eta x. arbelbide, aurtengo sarituak

"Saria euskarari eman diote; idazlea ez da ezer irakurlerik gabe"

Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide izan dira aurtengo omenduak. Lehena unibertsitateko irakasle ohia eta euskaltzain osoa da, eta 1948an hasi zen idazten. Bigarrena, berriz, Hazparnen apez laguntzailea da eta Afrikan misiolari zela plazaratu zuen bere lehen libura

Txomin Peillen eta Xipri Arbelbide, atzo saria jaso ondoren.

crIstina tapia enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

sara.Zer sentitu duzue saria har-tzerakoan?

Txomin Peillen. Saria euskarari eman diote. Idazlea ez da ezer irakurlerik, argitaletxerik eta bultza-tzailerik ez badu. Pentsa. 1948. urtean hasi nintzen idazten eta 1950ean argiratu nuen estreinako aldiz. Duela 60 urte idazten dut eta beste hainbeste egitea espero dut. Batzuek esaten didate beste munduan egingo dudala baina nik badakit beste mundua lur azpian dagoela.

Xipri Alberbide. Piarres Xarritoni egin zioten iazko omenaldia eta harri handi bat eman zioten. Herenegun egon nintzen bere etxean eta esan zidan: "Orain baduzu zure hilobira eramateko harria". Zaharrei egiten dizkiote horrelakoak. Alabaina, hauxe da interesagarria: liburu bat idazten duzu eta saria ematen dizute nork idatzi duen jakin gabe. Horrek badu beste balioa, liburuaren balioa; bera baita omendua.

Aurten ere liburuak aurkeztu al dituzue?

T.P.Jende ederrak lanean liburuan karikaturak egin ditut: poliziak, epailea eta abokatua, medikua, beren herrietan jauntxoak direnak agertzen dira, burgesak eta frakasatuak denak. Irri egiteko liburua da.

X.A. Bi aurkeztu ditut. Le mouvement culturel basque 3 izenekoan Iparraldeko komunikabideen historia birpasatu dut; frantsesez idatzi dut azken zatia. Eta Xuri-gorriak liburuan eskuina eta ezkerra aipatu ditut. Hemen oso borroka gogorra izan da xuri (eskuindarrak) eta gorrien (ezkertiarrak) artean politika aldetik, eskola aldetik eta eliza aldetik. Lehen aldia da liburu batean agertzen direla gorrien artikuluak.

Nola ikusten duzue Biltzarra?

T.P. Poliki-poliki jende gehiago biltzen da. 600 lagunekin hasi zen eta orain 1.500 goiti biltzen dira. Egia da hasieran ez zela argitaletxerik eta horiek ekartzen dute jendea. Bestela, giroa berdina da.

X.A. Lehen aldian egon nintzen eta uste dut 20 bat idazle ginela. Ez da Durango baina... Hemen idazlea ikusten duzu eta baduzu berarekin mintzatzerik. Hori Durangon ez duzu egiten. Badu bere xarma eta beti hala izatea gustatuko litzaidake. Nahiago nuke argitaletxe gutxiago egotea, hemengo filosofia idazlea eta bere liburua baita.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldia
LA FRASE
"Saria nork idatzi duen jakin gabe ematen dutenean, liburua bera da omendua; horrek du balioa"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |