
Andres Urrutia, atzo Saran.
sara.Nola gogoratzen dituzu Biltzarraren lehen urteak?
Gela batera joaten ginen, gela txiki batera, han oso jende gutxi egoten zen, baina gu etortzen ginen batez era euskararen sustatze lana eta euskarazko idazleei gure atxikimendua eta laguntza erakutsi nahian.
Konparaziorik egin daiteke?
Biltzarra finkatu egin da. Bere gorputza eta tamaina hartu du. Beharbada, urte batzuen buru beharrezkoa izango da jauzi bat egitea. Baina oraingoz azokak duen helburua ondo betetzen dute. Tankera desberdineko azoka da, beste giro batekoa, beste itxura batekoa, eta hurbiltasuna dago ekoizle eta irakurlearen artean. Eta hurbiltasun hori dut maite. Ez nuke nahi galtzea, eta hori izango litzateke aholkurik nabarmenena, hori ez galtzea. Bestea badakigu: merkataritza zirkuitoak dira eta liburuak saldu egin behar dira. Ekoizlea ezagutzeko parada garrantzitsua da, batez ere Iparraldean, euskararen kulturarentzako azpiegitura finkatzen eta garatzen ari baita.
Aurten nobedadeak badaude...
Euskaltzainak bilduma berriaren bi ale aurkezteko parada izan du Euskaltzaindiak: Pierre Landhen Yolanda eta euskarazko idazlanak eta Pierre CharrittonenPierre Broussain: Sa contribution aux etudes basques . Agortua zegoen eta komeni zen berriro esku artean jar-tzea.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Gaur daukan itxuraren arabera, badauka etorkizuna. Jauzi kualitatiboa izatea normala izango litzateke baina jauzia kuantitatiboa ere beharko litzateke. Aurten beste ekimen batzuk sartu dira eta horiek garrantzitsuak dira, beti girotu egiten dutelako horrelako hitzordu bat. Agian, jauzi horrek esan nahiko luke euskal kultura ere aurrera doala eta hori pozgarria izango litzateke. Eta beraiek erabaki beharko dute hori horrela izango den. >c. tapia
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |