|

Neska batzuk saskibaloian jolasten. argazkia:utzitakoa
zarautz. Zarautz Kirol Elkarteko areto futboleko eta saskibaloiko atalek, Zarauzko Udalak lagunduta, 1996 eta 2002 bitartean jaiotako haurrei zuzendutako kirol eskola antolatu dute Pazko Asterako. Entrenamendu eta denbora libreaz osatutako saioak izango dira, egunero, 9.30etik 13.00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, kirola eta giro apartaz betetako ingurua izango dute haurrek.
Entrenamenduak asteartean hasiko dira eta asteazken, ostegun eta ostiralean izango dute aukera mutil eta neskek kirola egiteko Antoniano kiroldegian. Antzeko ekintzak urtero antolatzen dira, udaran bereziki, bai saskibaloi aldetik eta baita futboletik ere. Hala ere, lehenengo aldia izango da areto futbolak ere antolatzen dituela eta lehenengo aldia ere bi atalek elkarlanean antolatzen dituztela.
Saskibaloi ataleko kide den Dan Lertxundik azaldu duenez, gizarteak erakusten duen behar bati erantzuten zaio saio hauekin. "Gurasoak lanean daude eta haurrak oporretan. Gure helburua gustuko ditugun kirolak sustatzea da eta urtean zehar gurekin aritzen diren begiraleei diru pixka bat irabazteko aukera ematen diegu", nabarmendu du Lertxundik. "Haurrek kirola egiteaz eta ikasteaz gain, ondo pasatzen dute. Behar eta motibazio guzti horiei erantzutea da saio hauen helburua", azaldu du saskibaloiko arduradunak.
Adin hauetan, eskola kirolaren programaren baitan daude futbola eta saskibaloia eta saioetara gerturatzen diren haur gehienek ezagutzen dituzte kirolak. Honela, jokalari kopuruaren arabera taldeak antolatzen dituzte eta baita adinaren arabera ere. "Talde batzuk areto futbolean dabiltzan bitartean, besteak saskibaloian aritzen dira, gero txandatzen hasten dira guztiek bi kiroletan aritu daitezen eta bukaeran aisialdiko jokoak izaten ditugu", adierazi du Lertxundik.
Hamabi bat begirale arituko dira haurrekin jolasten. Saioei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 831463 telefono zenbakira deitu dezake.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |