|

Orioko ikastolaren logotipo berria.argazkia: utzitakoa
orio. Orioko Herri Ikastolak web gune berria eta logotipo berria aurkeztu ditu. Web orri berria www.oriokoikastola.net da eta ikastolari buruzko informazioa eskainiko du aurrerantzean.
Atari berrian ikastolaren kokapena, historia, antolaketa, langileak nortzuk diren, eskaintza akademikoa, pedagogia eta ikasteko materiala aurkitu daitezke. Horrez gain, ikastolak eskaintzen dituen zerbi-tzuak ere adierazten ditu: goizeko zaintza, jangela, eskola kirola, xakea, gitarra, kantagintza eta guraso eskola. Eta azkenik, eraikin berria, eskola egutegi eta ordutegiak, gurasoen arteko bilerak, ikasleen irteerak eta ikastolak antolatutako ekin-tzak (Gabonak, danborrada, Inauteriak, Santaeskea...) ere azalduko ditu atari berriak.
Informazioa emateaz gain, argazki bilduma bat ere ikusgai izango da web gunean. Argazki berrienetatik hasi eta aurreko ikasturteetako irudiak ikusteko aukera eskainiko du. Etorkizunean, ikastolak foro baten bitartez ikastolakideen iritziak jakiteko erabili nahi du atari berria eta zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen eskaera egiteko tresna ere bihurtzeko asmoa du. Logo berria ere sortu dute ikastolako kultura azpiba-tzordeko kideek eta Julian Tokero (Pirritx eta Porrotx pailazoen kartel eta CD-etan azaltzen diren irudien egilea) diseinatzaile grafikoaren laguntza izan dute lan honetan. Logotipoan hezkuntzak duen ikuspegi eraikitzailea eta ludikoa islatu nahi izan dute. >a.l.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |