|

Azpeitia. Jose Luis Frantzesena musikaria omenduko du Azpeitiko herriak apirilean. Frantzesena Udal musika bandako zuzendaria izan zen 22 urtetan eta iaz utzi zuen kargua, gidaritza lanak bere semea den Unai Frantzesenaren esku utzi ondoren.
Azpeitiko Udalak eskainiko dion omenaldia apirilaren 5ean izango da herriko Izarraitz pilotalekuan. Ekitaldia 19.00etatik aurrera hasiko da eta doan izango da. Ondoren afaria antolatu du Udaleko Festa batzordeak Loiolako Kiruri jatetxean eta bertan parte hartzeko txartelak salgai jarri dira dagoeneko.
Afari honetara joan ahal izateko txartelak 30 euroko salneurria daukate eta Eguzkitza, Ametsa eta Juantxo Txiki tabernetan, Sanjuandegiko Ongi Etorri erretegian eta Udaleko Kultura bulegoan eskuratu ahalko dira.
Omenaldiko azalpenak eta egitarauaren baitan antolatuko diren ekitaldiak martxoaren 28an emango ditu Azpeitiko Udalak. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902