|

2005 urteko danborradan parte hartu zuten haurrak desfilean.argazkia: Azkoitiko Udala
Azkoitia. Danbor eta barrika hotsak izango dira gaur nagusi Azkoitiko kaleetan zehar. Aste Santuko egitarauaren baitan, Umore Ona elkarte gastronomikoak eta Udalak antolatzen duten haurren danborrada egingo da gaur 12.00etatik aurrera. Musikaren lagun-tzarekin, festa giroan murgilduko dira azkoitiarrak.
Guztira, herriko 197 pertsonek hartuko dute parte gaur eguerdiko ekitaldian eta zortzi taldetan banatuta egongo dira haur eta emakume partaideak. "Lau aste lehenago hasten gara entseguekin eta denera hamabost bat saio egiten dira Gurea pilotalekuan, astean hiru egunetan", adierazi zuen Jexux Juaristik, Umore Ona elkarteko kideak.
Danborrada Santa Klara auzotik abiatuko da 12.00etan eta urteroko ibilbide berdina izango du, "Santa Klaratik Illarraneko etorbidera joango da eta handik Beti Poz elkarterantz, musika eskola inguruan. Jarraian udaletxe aurrean biltzen dira talde guztiak, lau pieza jotzen dituzte eta Umore Ona elkartean amaitzen da danborrada. Han, ogitartekoa eskaintzen zaie umeei", adierazi zuen Juaristik.
Eguraldi txarra eginez gero, bihar egingo litzateke haurren danborrada eta biharko eguraldiak laguntzen ez badu, hurrengo asteko igandera pasako litzateke: "Pazko egunak errespetatzen saia-tzen gara baina orain dela urte ba-tzuk atzeratu beharra izan genuen euria ari zuelako. Bestalde, 20 urte baino gehiago izango dira dagoeneko larunbat arratsalde batean egin zela danborrada", gogoratu zuen Umore Ona elkarteko kideak.
Danbor eta barrika hotsen atzetik, eta urtero bezala, karrozak itxiko du Azkoitiko kaleetan zehar ibiliko den desfilea. Gaur egun, Pasaiatik ekartzen dute karroza eta aurtengoak gai zehatzik izango ez duela aurreratu zuen Juaristik: "kalabaza bat izango du irudi bezala. Azkoitiko danborradaren berezitasuna lapitzero etan dago. Esaten dutenez, garai batean idazkariak baimena eman behar izaten zuen festa ospatzeko eta pertsonai honen bidez, idazkariaren irudia goraipatu nahi da".
Umore Ona elkarte gastronomiko azkoitiarrak 43 urte daramatza herriko haurren danborrada antolatzen: "Guk gustura egiten dugun zerbait da. Arazo bakarra elkarteko kideak zahartzen ari garela da eta jende gaztea beharko genuke antolatzen laguntzeko", esan zuen Juaristik.
Pazko meza Haurren danborradarekin Azkoitiko Aste Santua amaitutzat emango da aurten, baina danbor hotsan entzun aurretik Pazko Meza Nagusia ospatuko dute 11.00etan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |